2018ko BASO-ESPEDIENTE BAKARRA

Amurriok 2018ko Baso Espediente Bakarra onetsi du; bertan jasotzen dira baso-ustiapenei buruzko jarduketak eta auzo-larre, luberri eta ehiza-barrutiei buruzko erabilera orokorrak. Zurgai diren ustiapenen artean honako hauek jasotzen dira: insignis pinuaren 1. garbiketa El Huevon, El Pendienten eta Pagatxan; itsas pinuaren 2. garbiketa Goikomendin eta Kuxkumendun; eta insignis pinuaren amaierako mozketa Elexar, San Roque eta Izarza gorosti-basoan.