2016ko bigarren hiruhilekoko Administrazio Batzordeen zabor zerbitzuaren kobrantza

Urtarrilaren 31ra arte kobratuko dira 2016ko bigarren hiruhilekoko Administrazio Batzordeen zabor zerbitzuaren tasaren ordainagiriak. Ordainketa helbideratu ez duten zergadunek hori gauzatu ahal izango dute Amurrioko Udaleko zerga-bilketarako bulegoan (udaletxeko beheko solairuan). Aipatu epea amaitutakoan, premiamendu administratiboko prozedura exekutiboari ekingo zaio, eta ordaindu ez diren kuotak kobratuko dira, % 20ra arteko gainordainarekin.

punto lila