Helbide-aldaketaren tramitazioaAmurrion helbidea aldatzen duten pertsona guztiek egin behar dute tramite hori. Espainian bizi diren guztiek ohiko bizilekua duten udalerrian erroldatu behar dute derrigorrean. Udalerri batean baino gehiagotan bizi direnak urtean denbora gehien bizi diren udalerrian soil-soilik erroldatu behar dira. Gurasoen kontura bizi diren adingabeak eta ezgaitasunen bat duten adin nagusikoak gurasoen edo bestela, legezko ordezkarien leku berean erroldatu behar dira, gurasoek edo ordezkariek beste udalerri batean bizitzeko idatzizko baimena ematen ez badute. AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK: . Eskatzailearen NAN agiria eta fotokopia. Atzerritarrak badira, hurrengo agiri hauek eta berorien fotokopiak aurkeztu behar dituzte:
- Europar Batasuneko estatu kideetako hiritarrak: identitate-egiaztagiria (indarrean dagoela) eta Atzerritarren Erregistro Nagusiaren Inskripzio Ziurtagiria edo pasaportea indarrean.
- Europar Batasunetik kanpoko estatuetako hiritarrak: bizileku-txartela edo pasaportea (biak indarrean).
GURASOEN KONTURA BIZI DIREN ADINGABEAK. Jaiotza-agiria edo bestela, Familia Liburuan eskatzailea agertzen den orria eta gurasoak ageri diren orria (fotokopia eta jatorrizkoa)..
. Aitaren edo/eta amaren NAN agiria(jatorrizkoa eta fotokopia)
. Gurasoak edo bietako bat bizi ez bada adingabeak erroldatu nahi duen helbidean (bananduta edo dibortziatuta egon gabe): adingabeak helbidean alta emateko edo helbidea aldatzeko Erantzukizuneko aitorpena idazkia bete beharko du (idazkia udal bulegoetan edo web orri honetan eskuratu ahal da).
. Gurasoak bananduta edo dibortziatuta badaude: zaintza eta babespea ematen duen ebazpen judizialaren jatorrizko agiria aurkeztu behar da.
. Tutoretza, familia-harrera edo adopzioa: ebazpen judizialaren jatorrizko agiria aurkeztu behar da.
* Etxebizitza horretan bizi dela egiaztatzen duen agiria: agiri hauetako edozein da balioduna:
- Etxebizitzaren jabetza-eskritura, jatorrizkoa, fotokopia edo kopia soila.
- Argi, ur edo telefonoaren ordainagiri edo fakturaren fotokopia eta jatorrizko agiria.
- Alokairuaren kontratua eta berorren fotokopia..
. Erroldatzea eskatzen badu etxearen jabea edo maizterra izan gabe, jabearen edo errentariaren baimena aurkeztu behar du; horretarako, Baimen idazkia (udal bulegoetan eta web orri honetan eskuratu ahal da) bete behar du, eta baimena ematen duen pertsonaren NANarekin edo/eta fotokopiarekin batera aurkeztu . Erroldatzea eskatzen badu etxe horretan inor erroldatuta egon gabe, eta etxearen okupazioa ezin bada agiri bidez egiaztatu, etxebizitzaren jabearen baimena aurkeztu behar du; horretarako, Baimen idazkia (udal bulegoetan eskuratu daiteke) bete behar du eta jabearen NAN edo bere identitatearen egiaztagiriarekin (jatorrizkoa edo/eta fotokopia) batera aurkeztu. AURKEZPENA* Tramitea beste pertsona baten izenean egin nahi izanez gero, aipatu dokumentazioarekin batera ordezkariak honako hauek ere aurkeztu behar ditu:
-Ordezkatuaren idatzizko baimena, bere ordezkaria tramite edo jarduketa zehatza egiteko baimentzen duena. Biek, ordezkatuak eta ordezkariak, izen-abizenak, NAN zenbakia edo identitatearen egiaztagiria eman behar dituzte.
- Ordezkatuaren NAN edo identitatearen egiaztagiria (jatorrizkoa eta fotokopia).
- Ordezkariaren NAN edo identitatearen egiaztagiria (jatorrizkoa eta fotokopia).
- - Behin ordezkariak dokumentazio guztia aurkeztuz gero, ordezkatuak, Amurrioko Udaltzaingoaren bulegoetan, Udal Erroldaren helbide-aldaketarako eskabidea bete beharko du; horretarako, bere NAN edo identitate-egiaztagiria (jatorrizkoa) aurkeztu behar du. Ordutegia: 08:00etatik 22:00etara, astelehenetik igandera
AURKEZTEKO LEKUAErrolda eta Estatistikako Bulegoa
Udaletxea, Juan de Urrutia plaza z/g
Tel.: 945.89 11 61
|
© 2007 Copyright Ayuntamiento de Amurrio