Non zaude: Zure Udala »

Alkatearen agurra

Teknologia berriak Amurrioko gizartea garatzeko oinarrizko tresnak direla bete-betean sinetsita gaude, eta horiek erabiliz Udala herritarrei hurbiltzeko aukera asko daudela badakigu; horregatik, ongi etorria eman nahi diet gure web orrian sartu diren guztiei. Web orriak munduari irekitako leihoa izan nahi du, eta bisitarientzat eduki interesgarriak azaltzen dituen erakusleihoa ere bai.

Gure web orria sortu zenetik, herritarren eskaerak kontuan hartu izan ditu gero eta gehiago, eta, horren ondorioz, aldatuz joan da, kudeaketa argia erakutsi eta zerbitzu hobeak eskaintzeko. Ildo horretatik, informazio eta komunikazioko teknologien garapen etengabearen ondorioa da gure web orria; Udala herritarrei hurbiltzeko gobernu taldearen asmoak ere lagundu du horretan.

Hori dela eta, pozten naiz gure web guneak Amurrion informazioaren gizartea bultzatzeko balio izateaz eta Udalaren eta udalerriaren jarduna ezagutzeko informazio iturria izateaz. Halaber, administrazioaren eta herritarren arteko komunikazio bidea da; beraz, Udalaren sail eta zerbitzuak eskuratu eta erabiltzea errazten du, internet bidez, edozein lekutatik, tramiteak eta kudeaketak azkar eta modu eraginkorrean egin ahal izateko, gurea bezalako gizarte modernoak eskatzen duen bezalaxe.

Gure web orri berria horren isla da. Diseinu argia eta erabilera erraza izateaz gain, informazio zabalagoa eskuratu eta tramiteak egiteko aukera ematen du; beraz, horrek esan nahi du Udalaren zerbitzuen kalitatea hobetzen duten informazio teknologien erabileran nabarmentzen dela gure Udala.

Tresna horren bitartez informazioa bera lortzeaz gain, agian garrantzitsuena herritarren parte-hartzea da; eta hau izan da aspalditik gure Udalaren erronka. Horrela, herritarren kontsulta, eskaera, erreklamazio eta iradokizunen bidez, gure herriaren eguneroko bizitza eta jendearen bizi-kalitatea hobetu ahal ditugu denon artean. Gainera, herri administrazioen eta herritarren arteko harremanaren ikuspuntutik, azken horiek ordezkari politikoengana jotzeko bide berriak izan ditzakete, harreman zuzenagoa erraztuz; azken finean, horrela gure sistemaren oinarri demokratikoak sendotu egingo dira.

Bestalde, web orriak Amurrion bizi ez diren pertsonei ere emango die behar duten informazio guztia, gure herria, bertako jendea eta eskaintzen dugun guztia ezagutzera etor daitezen. Internet bidezko bisita horrek Amurrio ezagutzeko gogoa berpiztuko duelakoan nago: arte ondarea, bertako jendearen harrera ona, gure janari eta gozogintza ezaguna eta bertako komertzioa.

Amurrioko Udalaren izenean, eskerrik asko zuen bisitagatik; benetan bisita atsegina eta onuragarria izango delakoan, zuen ideiak eta proiektuak gurekin konpartitzeko dei egiten dizuet, etorkizuneko Amurrio denon artean diseinatu, bultzatu eta garatzeko.

Zuen partaidetzari eta iradokizunei esker, Amurrio udalerri oparo eta modernoagoa izango da. Adeitasunez,


Pablo R. Isasi
Amurrioko alkatea