Oharrak

Urtarrilaren 31ra arte ordaindu ahal izango dira Amurrion, 2015eko hirugarren hiruhilekoari dagozkion Administrazio Batzordeetan, zabor-zerbitzuari dagokion tasa eta ibilgailuak sartu eta aparkalekua erreserbatzeagatiko aprobetxamendu bereziagatiko tasa (ibiak), 2015ekoak. Ordainketa helbideratua ez duten herritarrek hainbat tokitan ordaindu ahalko dituzte tasa horiek. 2015eko hirugarren hiruhilekoko Administrazio Batzordeei dagokien zabor-zerbitzuaren tasa Amurrioko Udaleko zergak biltzeko bulegoan ordaindu ahalko da; bulego hori udaletxeko beheko solairuan dago. Bestalde, 2015eko ibilgailuak sartu eta aparkalekua erreserbatzeagatiko aprobetxamendu bereziagatiko tasa (ibiak) Laboral Kutxa edo Kutxabank erakundeen bulegoren batean ordaindu beharko da. Aipatu epea bukatzen denean, premiamendu bidezko betearazte prozedura administratiboari emango zaio hasiera, ordaindu ez diren kuotak kobratzeko; hauei % 20 arte gehituko zaie.

Cáritas Parroquial elkarteak Kilo Bote kanpaina abiatu Amurrion, beharra duten pertsonentzako elikagaiak biltzeko. Elikagaiak Santa Maria parrokian bilduko dituzte, 17:30etik 20:30era, eta San Jose parrokian, 17:30etik 18:30era, abenduaren 12ra arte. Kanpainaren helburua da elikagaiak biltzea aurtengo Gabonetan beharrean dauden Amurrioko herritarrei laguntzeko. Elkarteko kideek eskerrak eman nahi dizkiete kanpainan parte hartu duten pertsona guztiei.

Dantza Laguna festetako kuadrillaren berrogeita hamargarren urteurrena ospatuko da 2016ko ekainaren 25ean. Egun horretarako, dantza-taldeak berreskuratu nahi dira, emanaldietan parte har dezaten eta, horrez gain, Amurrioko jaietan ere dantza egin dezaten. Dantza Lagunak kuadrillarekin zerikusia duten pertsona guztiek, dantzari gisa parte hartu nahi badute, horretarako prestatutako zerrendetan izena eman beharko dute abenduaren 30a baino lehen, Atxubi, El Rinconcito eta Txotis tabernetan. Ez da beharrezkoa aurrez dantza egiten jakitea. Edonork har dezake parte: hasiberriak, haurrak, gazteak edo beteranoak. Irakasleak erabakiko du taldeak nola banatu eta zer dantza dantzatu, parte hartuko duten pertsonen adinaren eta mailaren arabera. Entseguak urtarrilaren 10ean, igandean, hasiko dira, Amurrioko El Refor eraikineko gimnasioan.

 

2015eko abenduaren 31ra bitartean, borondatez ordaindu ahalko dira zenbait zerga: Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ), batetik, eta udal-hilerria mantentzeagatiko, landa-lurreko udal-ondasun higiezinak (ortuak eta apurtuneak) luberritzeagatiko eta erabilera publikoko mendietako bazkalekuak aprobetxatzeagatiko tasak, bestetik. Zerga-zorren ordainketa helbideratu gabe duten zergapekoek Laboral Kutxaren bulegoetan ordain ditzakete zergak (Mendiko kalea, 1, Amurrio), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 10:30etara, adierazitako epean. 

Azaroaren 6ra arte, zabalik egongo da seme-alabak jaiotzeagatik edo adoptatzeagatik laguntzak jasotzeko eskaerak aurkezteko epea. Amurrioko Udalak egin du deialdia, 2014ko jaiotza berrien gizarte-babesa zabaltzeko eta osatzeko, jaiotza-tasa sustatze aldera.

Horretarako, 2015eko aurrekontuan 10.000 euroko partida bat gaitu da. Udal-bulegoetan, jendearen eskura daude horrelako laguntzak ematea arautzen duten oinarriak. Iaz, Amurrioko udaletxean laurogeita hemeretzi haurtxoren jaiotzak erregistratu ziren; horietatik berrogeita hamalau neskak izan ziren, eta berrogeita bost, mutilak.

Administrazio-batzarrek urriaren 31 arte dute hondakinak kudeatzeko 2015eko 2. hiruhileko tasaren agiriak ordaintzeko. Amurrioko Udaleko Diru-bilketa Zerbitzuan ordainduko dira zerga-zorrak, 09:00etatik 14:00etara. Epe hori igarotakoan, administrazio-premiamendua betearazteko prozedura abiaraziko da, bat etorriz Diru-bilketari buruzko indarreko Araudi Orokorrean xedaturikoarekin. Hala, ordaindu gabeko kuotak gehienez ere % 20ra arteko errekarguarekin kobratuko dira, eta errekargu hori luzapenekoarekin bat etorri ahalko da.

Urriaren 31n amaituko da 2015eko bigarren hiruhileko uraren, hondakinen eta estolderiaren agiriak ordaintzeko epea, administrazio-batzarrentzat izan ezik. Ordainagiriak helbideratu gabe dituzten zergapekoek Caixabanken bulegoetan ordain ditzakete zerga-zorrak (Elexondo kalea, 21 Amurrio), astelehenetik ostiralera, 08:15etik 14:00etara, adierazitako epean. Ur-zerbitzuarekin loturiko edozein zalantza argitzeko, Kantauriko Urkidetzak Amurrioko udaletxeko 3. solairuan dituen bulegoetara jo behar da.

irailaren 15ean eta 16an, Udal Dantza Eskolako arduradunak prest egongo dira 2015-2016 ikasturteko matrikula egin nahi duten pertsona guztien zalantzak argitzeko. Kontsultak Amurrio Bañueta Kiroldegiaren ballet aretoan egin daitezke 17:00etatik aurrera. Gainera, eskolan matrikulatuta dauden pertsona guztientzat, ikasturte hasierari buruzko informazio bilera egingo da irailaren 29ko19:00etan, leku berean.

Amurrioko Helduen Hezkuntza Iraunkorrak (HHI) berriz zabalduko du matrikulazio-epea irailean, 2015-2016 ikasturteko lehenengo lauhilekorako. Ikastaro hauek eskainiko dira: testuak irakurtzea eta ulertzea, oinarrizko informatika, gaztelania atzerritarrentzat, ingelesa, euskara eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua. Ikastaro horiei prestakuntza-programa ez arautu hauek gehitu behar zaizkie: ingelesa eta oinarrizko informatika. Informazio gehiago lortu eta matrikula egiteko, jarri harremanetan Amurrioko HHIko zentroarekin (helbidea: Landaburu kalea 11-13; telefono-zenbakia: 945892620).

Irailaren 4a arte, Kultur Etxean, Amurrioko Udal Arte Eskolako ikastaroetan matrikulatzeko epea, zabalik dago.

Orriak