Oharrak

Amurrio Bideanek, Amurrioko Udaleko tokiko garapenerako elkarteak, “Street Art Amurrion” proiektua abiaraziko du Apymca elkartearekin batera. Proiektu horren bitartez, 3D irudiak jarriko dira udalerriko merkataritza-kaleetan. Parte hartu nahi dutenek, zirriborro bat aurkeztu beharko dute, maiatzaren 12tik 20ra bitartean. Aurkeztutako zirriborroen artean, oinarriei jarraikiz aukeratuko dira kaleetan jarriko diren irudiak (oinarriak maiatzaren 9an argitaratuko dira Amurrio Bideanen, Amurrioko Udalaren eta Apymcaren webguneetan). Lan horien artean, herritarrek eta epaimahai aditu batek irabazle bana aukeratuko dute.

Maiatzaren 2tik aurrera, Kantauriko Urkidetza Ur Partzuergoak, Larrinbeko administrazio batzarrean, ordaintzeko moduan jarriko ditu 2016ko lehen hiruhilekoan ura hornitzeko eta estolderia zerbitzua emateagatiko tasak.  Ordainketa helbideratuta ez duten zergadunek Amurrioko Elexondo kaleko 21. zenbakiko Caixabanken bulegoetan egin ahal izango dute ordainketa, astelehenetik ostiralera, 08:15etik 14:00etara, eta fakturan adierazitako epearen barruan.

Apirilaren 1etik maiatzaren 6ra arte, zabalik egongo da Txakolin Egunaren harira maiatzaren 22an egingo den ekoizle eta artisauen azokarako postua eskatzeko epea. 25 postu egongo dira guztira, eta ez da birsalmentarik onartuko.

Kultura- eta kirol-taldeek eta kuadrillek otsailaren 15era arteko epea dute Amurrioko udaletxean egitaraua eta aurrekontua aurkezteko, Amurrioko 2016ko jaietan jarduerak egiteagatik diru-laguntzak lortu ahal izateko.

amurriotrail@gmail.com helbide elektronikora idatziz, edo 656973011 telefono zenbakira deituz harremanetan jar daiteke haiekin.

Urtarrilaren 31ra arte ordaindu ahal izango dira Amurrion, 2015eko hirugarren hiruhilekoari dagozkion Administrazio Batzordeetan, zabor-zerbitzuari dagokion tasa eta ibilgailuak sartu eta aparkalekua erreserbatzeagatiko aprobetxamendu bereziagatiko tasa (ibiak), 2015ekoak. Ordainketa helbideratua ez duten herritarrek hainbat tokitan ordaindu ahalko dituzte tasa horiek. 2015eko hirugarren hiruhilekoko Administrazio Batzordeei dagokien zabor-zerbitzuaren tasa Amurrioko Udaleko zergak biltzeko bulegoan ordaindu ahalko da; bulego hori udaletxeko beheko solairuan dago. Bestalde, 2015eko ibilgailuak sartu eta aparkalekua erreserbatzeagatiko aprobetxamendu bereziagatiko tasa (ibiak) Laboral Kutxa edo Kutxabank erakundeen bulegoren batean ordaindu beharko da. Aipatu epea bukatzen denean, premiamendu bidezko betearazte prozedura administratiboari emango zaio hasiera, ordaindu ez diren kuotak kobratzeko; hauei % 20 arte gehituko zaie.

Cáritas Parroquial elkarteak Kilo Bote kanpaina abiatu Amurrion, beharra duten pertsonentzako elikagaiak biltzeko. Elikagaiak Santa Maria parrokian bilduko dituzte, 17:30etik 20:30era, eta San Jose parrokian, 17:30etik 18:30era, abenduaren 12ra arte. Kanpainaren helburua da elikagaiak biltzea aurtengo Gabonetan beharrean dauden Amurrioko herritarrei laguntzeko. Elkarteko kideek eskerrak eman nahi dizkiete kanpainan parte hartu duten pertsona guztiei.

Dantza Laguna festetako kuadrillaren berrogeita hamargarren urteurrena ospatuko da 2016ko ekainaren 25ean. Egun horretarako, dantza-taldeak berreskuratu nahi dira, emanaldietan parte har dezaten eta, horrez gain, Amurrioko jaietan ere dantza egin dezaten. Dantza Lagunak kuadrillarekin zerikusia duten pertsona guztiek, dantzari gisa parte hartu nahi badute, horretarako prestatutako zerrendetan izena eman beharko dute abenduaren 30a baino lehen, Atxubi, El Rinconcito eta Txotis tabernetan. Ez da beharrezkoa aurrez dantza egiten jakitea. Edonork har dezake parte: hasiberriak, haurrak, gazteak edo beteranoak. Irakasleak erabakiko du taldeak nola banatu eta zer dantza dantzatu, parte hartuko duten pertsonen adinaren eta mailaren arabera. Entseguak urtarrilaren 10ean, igandean, hasiko dira, Amurrioko El Refor eraikineko gimnasioan.

 

2015eko abenduaren 31ra bitartean, borondatez ordaindu ahalko dira zenbait zerga: Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ), batetik, eta udal-hilerria mantentzeagatiko, landa-lurreko udal-ondasun higiezinak (ortuak eta apurtuneak) luberritzeagatiko eta erabilera publikoko mendietako bazkalekuak aprobetxatzeagatiko tasak, bestetik. Zerga-zorren ordainketa helbideratu gabe duten zergapekoek Laboral Kutxaren bulegoetan ordain ditzakete zergak (Mendiko kalea, 1, Amurrio), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 10:30etara, adierazitako epean. 

Azaroaren 6ra arte, zabalik egongo da seme-alabak jaiotzeagatik edo adoptatzeagatik laguntzak jasotzeko eskaerak aurkezteko epea. Amurrioko Udalak egin du deialdia, 2014ko jaiotza berrien gizarte-babesa zabaltzeko eta osatzeko, jaiotza-tasa sustatze aldera.

Horretarako, 2015eko aurrekontuan 10.000 euroko partida bat gaitu da. Udal-bulegoetan, jendearen eskura daude horrelako laguntzak ematea arautzen duten oinarriak. Iaz, Amurrioko udaletxean laurogeita hemeretzi haurtxoren jaiotzak erregistratu ziren; horietatik berrogeita hamalau neskak izan ziren, eta berrogeita bost, mutilak.

Orriak