Oharrak

Zabaia Landa Garapenerako Elkarteak administraria kontratatu behar du, interesatuek izena eman dezakete 2017ko ekainaren 23a baino lehen curriculuma  bidalita info@zabaia.eus e-postara. 

ayto

Elexazar proiektuaren zuzendaritzak, Amurrioko Udalarekin lankidetzan, VII. Arkeologia Kanpainan parte hartzera gonbidatu nahi ditu interesa duten eta adinez nagusiak diren guzti haiek. Kanpaina Elexazar barrutiko erromatar garaiko kokalekuan egingo da, egun batean edo gehiagotan, uztaileko lehenengo hamabostaldian. Parte hartzeko baldintza bakarra dago: ikasteko grina eta gure ingurune hurbileneko historia galduaren zati bat ezagutzeko gogoa izatea. Metodologia zientifiko bati jarraituko diogu historia hori berreskuratzeko, pazientziarekin eta esfortzu fisikoa ere eginez, denok gogobeteta utziko gaituen emaitza lortzeko. Interesdunek mezu elektroniko bat igorri behar digute euren datuekin eta kontaktuarekin, eta egoki iruditzen zaien beste edozein ekarpen ere egin diezagukete. Gero, haiekin harremanetan jarriko gara, jarduera arkeologiko honen ezaugarriak eta nondik norakoak azaltzeko. Nabarmentzekoa da proiektuan parte hartzen dugun guztiok borondatez eta altruismoz jarduten dugula, gure historiari buruz ikertzeko nahiak batuta.

Helbide elektronikoa: elexazar@gmail.com.

Amurrioko Udalak ikastaro hauek diruz laguntzen ditu, matrikularen %50 gehienez ere 100€-raino.

45. Udako Ikastaroak

http://www.ueu.eus/ikasi/udako-ikastaroak

cursos

Izena emateko epea irekita ekainaren 30 arte. 5 urtetik gorako umeentzako prestakuntza profesionala.

Danza .pdf

escuela danza

Amurrioko Udal Musika Eskolak 2017-2018 ikasturteko matrikulak egiteko epea zabaldu du: jada ikasle direnak maiatzaren 15etik ekainaren 16ra bitartean matrikula daitezke, eta ikasle berriak, berriz, maiatzaren 22tik ekainaren 16ra bitartean. Bulegoa irekita egongo da astelehen, asteazken eta ostiraletan, 12:00etatik 13:30era, eta astelehenetik ostegunera, 15:30etik 19:30era. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan 945891003 telefono-zenbakira deituta, musikaeskola@amurrio.org helbide elektronikora idatzita edo http://escuelademusicaamurrio.weebly.com/ webgunera sartuta.

Truke Azokarako objektuak maiatzaren 15etik 18ra bitartean entregatu ahal izango dira, honako leku hauetan: Amurrioko udaletxean (09:00etatik 14:00etara), Udal Liburutegian (10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara) eta ikastetxeetan (eskola-orduetan). Azoka maiatzaren 19an egingo da, Amurrioko Juan Urrutia plazan. Liburuak, jostailuak, CDak eta DVDak trukatuko dira. Ez da objektu apurtu edo zikinik onartuko. Pertsona bakoitzak gehienez hiru objektu eraman ahal izango ditu.

Amurrioko Udaleko Pertsona Nagusien Arloak, Amurrio Lagunkoia Programaren barruan, udalerriko lagunkoitasun maila ezagutzeko inkesta abiarazi du.

Inkesta edo galdetegi horrek 8 gai nagusi jorratzen ditu: aire libreko espazioak, garraioa, etxebizitza, parte-hartzea eta gizarte-sareak, herritarren parte-hartzea, enplegua, errespetu eta inklusioa, komunikazio eta informazioa, gizarte zerbitzuak eta osasuna.

Galdetegiaren helburua udalerriko lagunkoitasun mailaren datu kuantitatiboak lortzea da eta maiatzean zehar gauzatuko da.

Eskuragarrri dago inkestak.amurrio.org-en; baita Bañueta kiroldegian, Kultur Etxean eta Udaletxean ere. Maiatzaren 19 eta 21ean, asteroko azokan eta Txakolin Egunean ere bete ahalko da.

http://inkestak.amurrio.org/index.php/surveys/publiclist?lang=eu

encuesta

Maiatzaren 2tik aurrera ordaindu ahalko dira Amurrion eta Larrinbeko Administrazio Batzordean ur-hornidura eta estolderia zerbitzuak emateagatiko tasen ordainagiriak, 2017 urte honen 1. hiruhilekoari dagozkionak. Ordainketa helbideratuta ez duten zergadunek Amurrioko Elexondo kaleko 21. zenbakiko Caixabanken bulegoetan egin ahal izango dute ordainketa, astelehenetik ostiralera, 08:15etik 14:00etara, eta fakturan adierazitako epearen barruan.

Gogorak, Eusko Jaurlaritzako Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak, Gerra Zibilean Euskadin desagertutakoen DNA bankua handitzeko proiektua abiarazi du. Kanpaina honen bidez, gerra hartan senideren bat galdu izana adierazten dutenen DNA laginak jasoko dira, gaur egun eta etorkizunean gorpuak lurpetik ateratzen direnean erkaketak egin ahal izateko. Euren DNA atera eta azter dadila nahi dutenek Gogorarekin jar daitezke harremanetan, telefono honetan (944032846) edo helbide elektroniko honen bidez (gogora.idazkaritza2@euskadi.eus).

Amurrioko Udalak ekainaren 3an izango den Euskaraz Bizi Nahi Dut Eguna 2017ko programa prestatzeko deialdi irekia antolatu du. Prestaketa bilera apirilaren 24an izango da 17:30ean Udaletxeko lehenengo solairuko 1.go bilera gelan (gizarte eta kultur zerbitzuak).

Orriak