Oharrak

Martxoren 6tik aurrera, Amurrioko San Prudentzioko Danborradarako entseguak egingo dira martxoko eta apirileko astelehen guztietan. Udal-pilotalekuko gimnasioan izango dira, 19:00etatik 20:00etara, apirilaren 27ra arte, egun horretan egingo baita danborrada, Arabako zaindariaren jaiegunaren bezperan, hain zuzen. Entseguetara udalerriko pertsona guztiak etor daitezke, adin-mugarik gabe.

Kultura-taldeek, kirol-taldeek eta jaietako kuadrillen taldeek programa eta aurrekontua aurkez ditzakete otsailaren 15era arte, Amurrioko 2017ko jaietarako jarduerak antolatzeko diru-laguntzak jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bertaratu udaletxeko bulegoetara (Amurrioko Juan Urrutia plaza).

Urtarrilaren 31ra arte kobratuko dira 2016ko bigarren hiruhilekoko Administrazio Batzordeen zabor zerbitzuaren tasaren ordainagiriak. Ordainketa helbideratu ez duten zergadunek hori gauzatu ahal izango dute Amurrioko Udaleko zerga-bilketarako bulegoan (udaletxeko beheko solairuan). Aipatu epea amaitutakoan, premiamendu administratiboko prozedura exekutiboari ekingo zaio, eta ordaindu ez diren kuotak kobratuko dira, % 20ra arteko gainordainarekin.

punto lila

Urtarrilak 22an ospatuko da eta urtariilaren 10era arte eman daiteke izena azokan parte hartzeko.

2016ko abenduaren 29ko dataz, Alkatetza ebazpenaren bidez (16-422I Dekretua), 2016ko irailaren 23a  Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialaren argitaraturiko euskara ikasteagatiko bekak ebazten dira.

Gida hau hezkuntza ez sexista bat bultzatzen du, neska eta mutilek aukera berdinak izatearen helburuarekin.

GIDA.pdf

San Rokera jaisteko errepidean harri-lubeta baten bidez ezponda egonkortzeko lanak direla eta, errepide hori itxi egin da. Ordezko bidea hau da: udalerriko urmael eta ortuen bidetik desbideratu da zirkulazioa, hortik, San Rokeko errepidera berriro irteteko.

Segurtasun-zioak direla medio, nahitatezkoa da errepidea ixtea, ezponda konpontzeko galtzadan makina astunak jarri behar direlako.

Gutxi gorabehera hiru astez egongo da desbideratuta zirkulazioa. 

Lehiaketa honetan 14 urtetik beherako amurriarrek  hartu ahal izango dute parte.

Deskargatu oinarriak hemen.

Erronda Amurrion burutuko da 2016ko Abenduaren 23an, ostirala, arratsaldeko 6etatik aurrera.

Deskargatu oinarriak hemen.

Gabonetako Azokan parte hartzeko izena emateko epea irakita dago.Aurten abenduaren 23an ospatuko da. Artisauek eta baserriko ekoizleek parte hartu ahal izango dute. Berrogetita bi postu jartzeko lekua izango da. Parte hartzeko beharrezkoa da fitxa bat betetzea.

Orriak