Oharrak

Uztailaren 1etik aurrera, Herritarren Arreta Zerbitzuko (HAZ) aurrez aurreko arretako ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da.  Telefonozko arreta 8:30etatik a 14:30etara izango da.

Uztailaren 1etik aurrera  Arabako Foru Aldundiak Eskualdeko Garraio  zerbitzu berria martxan jarriko du eta gure zonaldeari hurrengo loteak dagozkie:

-          Amurrio-Arrespaldiza

-          Amurrio-Orduña

Erreserbak online egin daitezke www.araba.eus/alavabus web gunean, edota 945182060 telefonoan  (astelehenetik ostiralera 7:30etik  20:00etara eta larunbatean 8:00etatik 20.00etara).

Erreserba aurreko egunean egin beharko da, arratsaldeko 20.00ak baino lehen.

Autobus txartela 2,50 €-koa izango da eskudiruz ordaindu ezkero, Bat txartelarekin ordainduta, 1,70 €-koa izango da. Familia ugariek eta Bat Berezi txartela dutenek beste deskontu batzuk izango dituzte.

Amurrio-Urduña.pdf

Amurrio-Arrespaldiza.pdf

 

 

Abuztuaren 9ra arte kobratuko dira 2019ko 3. hiruhilekoko zabor tasen ordainagiriak. Ordainketa egin ez duten zergadunek Laboral Kutxaren bulegoetan (Mendiko kalea) egin ahalko dute. Adierazitako epea bukatuta, administrazio-premiamendu izeneko prozedura exekutiboa abiaraziko da, eta ordaindu ez diren kuotak kobratuko dira, % 20ko gainordainarekin.

Ekainaren 25ean, Nagusik txango bat antolatu du Bilboko itsasadarrean. Goizeko 10:00etan trena hartuko da Amurrion, eta 11:00etan hasiko da bi orduko ibilbide gidatua itsasadarretik. Plaza-kopurua mugatua da (70). Irteeraren prezioa pertsona bakoitzeko 10 euro da, gehi Bilbora joateko tren txartelaren prezioa. Izena emateko epea ekainaren 11n hasiko da, Nagusin, astearte eta ostiral arratsaldeetan.

Udalak antolatutako argazki-lehiaketa horretarako lanak ekainaren 14ra arte aurkeztu daitezke. Lehiaketan izena emateko, www.amurrio.org web orrian argitaratu den formularioa bete beharko da. Lehiaketan bi modalitate daude: bata, gai libreko hiru argazki, eta, bestea, Amurriori eta giza paisaiari buruzko hiru argazki. Guztira, 1.600 euro banatuko dira sarietan: gai libreko argazkien lehenengo saria, 400 €, eta bigarren saria, 200 €; Amurriori buruzko argazki bildumaren irabazleak 800 € jasoko ditu eta bigarrenak 200 €. Sariak ekainaren 28an banatuko dira, 20:00etan, La Casonan. Lan hautatuen erakusketa egun horretan bertan inauguratuko da, eta uztailaren 19ra arte egongo da ikusgai. 

Ekainaren 30era arte, 2019. urteko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ordainagiriak kobratuko dira. Ordainketa helbideratu gabe dutenek Laboral Kutxaren bulegoetan ordaindu ditzakete zergak (Mendiko kalea 1, Amurrio), astelehenetik ostiralera, 08:30etik 10:30era. Epe hori amaitutakoan, administrazio-premiamenduko prozedura exekutiboari ekingo zaio, eta ordaindu ez diren kuotak kobratuko dira, % 20ra arteko gainordainarekin.

Maiatzaren 2tik 10era bitartean, Amurrioko Tantaka eta Tipi-Tapa Haurreskoletan matrikula egiteko epea irekita egongo da.

Informazio gehiago eskuratzeko, jarri zuzenean udalerriko Haurreskolekin harremanetan  edo hurbildu zaitez antolatutako ate irekien jardunaldietara:

 • TANTAKA: maiatzaren 2an (17:00-18:30)

• TIPI-TAPA: maiatzaren 4an (11:00-13:00)

VIII Amurrioko Trail Lasterketa: Amurrio Trail Lasterketa mendi-lasterketaren zortzigarren edizioa uztailaren 21ean egingo da. Aurten, hiru ibilbide egongo dira: 31, 20 eta 12 kilometrokoak. Izena emateko epea irekita dago jada; helbide honetan formaliza daiteke: https://web.rockthesport.com.

Euskadiko Applus Iteuveren unitate mugikor bat Amurriora etorriko da martxoaren 27an Ziklomotorren Azterketa Teknikoa pasatzeko aukera emateko. Zita 9:30etan izango da Maskuribai Industrialdeko B7 pabiloian. Azterketaren prezioa 28,17 € da.

Musika Eskolak datorren martxoaren 22an Ukelele tailerra antolatuko du, Ukelab.es-ek emana. Lekuak mugatuak dira, beraz lehen bait lehen eman ezazue izena. Tailerra musika eskolan izango da, arratsaldeko 18.00etan, eta bi ordu inguruko iraupena izango du. Ez da derrigorrezkoa ukelea eroatea, bertan egogo baitira. Izen ematea martxoak 20ra arte zabalik egongo da. Azkar ibili izena ematen!

 

Orriak