Txakolin Eguna 2017:maitzak 21, igandean

Eguna: 
Ig, 2017/05/21
Ordua: 
11:30etatik aurrera
Tokia: 
Juan Urrutia Parkean
Prezioa: 
Idioma del evento: 
Nori zuzendua: 
Publiko guztientzat
Iraupena: 
Descripcion: 

Igandea, 2017ko maiatzaren 21a
11:30 Ohorezko aurreskua eta 2017ko Arabako Txakolinaren Enbaxadore Sariaren banaketa Vanesa Sánchez Goñi andreari, Udaletxeko Udalbatza Aretoan.
12:00 Txupinazoa eta jai-esparruaren irekiera.

12:00etatik aurrera:
2016ko txakolina eta pintxoak dastatzea (Eusko Labeldun baserriko oilaskoa, Eusko Labeldun haragiaz egindako hanburgesak, Eusko Labeldun txerri-saiheskia, txitxi-burruntziak, odolostea, askotariko pintxoak, Arabako patata landua, Txustarra barrengorriak eta Amurrioko txistorra)*, aldez aurretik dagokion standean tiketak hartuta.
Aiarako Haraneko IV. Garrafa Lehiaketa, Arabako Txakolinarekin, jai-esparruan.
Artisau-produktuen erakusketa eta salmenta Guk pasalekuan.
Urduñako Santa Zezilia Fanfarrearen kalejira.
12:30ean, Guk pasalekuan: Eltziegoko Musika Eskolako “Jesús Gantxegi” instrumentu-taldearen emanaldia, Amurrioko Musika Eskolako Banda Txikiarekin batera. Amurrioko Musika Eskolako Konbo taldeak.
13:00 Garrafen aurkezpena epaimahaiak baloratzeko, San Anton Plazan, artisautza-esparruaren ondoan.
13:30 Garrafa-lehiaketako sari-banaketa, Larrinaga Plazan, Udaletxe ondoan.

11:30etik 16:30
Jai-esparruan, bertan erositako pintxoak eta anoak dastatzeko karpa egongo da, mahai jarraituekin. Tiketak antolakuntzaren standean eskuratu ahal izango dira.

15:30etik 17:30era Erromeria
*Jai-eremuko pintxoak merkatuaren edo erakusketarien baldintzen arabera alda diatezke.