Truke Azoka

Eguna: 
Or, 2017/05/19
Ordua: 
17:30etatik aurrera
Tokia: 
Juan Urrutia parkea
Prezioa: 
Doan
Idioma del evento: 
Nori zuzendua: 
Todos los públicos
Iraupena: 
Descripcion: 

V. TRUKE AZOKA

17:00etatik 18:00etara: Objektuen trukea.

17:00etatik 19:00etara: Egurrezko joko erraldoiak.

17:30ean: Bidezko merkataritzako txokolatada.

Denok ulertu behar dugu kontsumo arduratsua egin behar dugula, hondakinen sorrera eta lehengaien kontsumoa murrizteko eta prebenitzeko. Egungo kontsumo-ohiturekin, erabilgarri dauden objektuak bota egiten ditugu eta behar ez ditugun produktuak erosten ditugu, modu ez-jasangarrian. Horrenbestez, azoka honen helburuak dira:

• Herritarrei gauzak berrerabiltzeko aukera praktiko bat ematea.

• Herritarrei prebentzioa eta jasangarritasuna ahalbidetzen duten ohiturak transmititzea.

• Bigarren eskuko objektuen trukeari duintasuna ematea.

Kontsumitu arduraz eta hartu parte azokan. Zure zain egongo gara!

 

V. TRUKE AZOKAN PARTE HARTZEKO ARAUAK

Jostailu, liburu eta CD/DVDek egoera onean egon beharko dute; ez da onartuko hautsitako, zikindutako edo gaizki zaindutako objekturik.

Pertsona bakoitzak gehienez hiru objektu eraman ahal izango ditu trukea egiteko. Objektu bakoitzarengatik trukerako bonu bat jasoko da, eta bonu hori azokan dagoen edozein objekturekin trukatu ahal izango da.

Trukea egiteko objektuak Amurrioko udaletxean (9:00etatik 14:00etara), Udal Liburutegian (10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara) eta ikastetxeetan (eskola-orduetan) entregatuko dira, maiatzaren 15etik 18ra. Objektu bat entregatzen duten pertsonak erregistroan inskribatuko dira, identifikazio-zenbaki batekin.

Bonu guztiak aldatu beharko dira azokan dauden objektuengatik.