El Enfermo Imaginario, Aimara Teatro

Eguna: 
La, 2018/03/17
Ordua: 
20:00
Tokia: 
Amurrio Antzokia
Prezioa: 
4 €/2€jóvenes hasta 20 años - 3€ personas personas asociadas
Idioma del evento: 
Gaztelera
Nori zuzendua: 
Publiko guztientzat
Iraupena: 
Descripcion: 

Aimara Antzerki Taldeak Moliere-en “El enfermo imaginario” antzezlana estreinatuko du Amurrio Antzokian ekainaren 3an eta 4an 20:00etan.

Aimara Antzerki Taldea Amurrioko antzerki-talde amateurrak bere lan berria aurkeztuko du ekainaren hasieran Amurrio Antzokian. Literatura unibertsalaren klasiko handienetako bat eramango dute eszenatokira: “El enfermo imaginario” obra, hain zuzen ere. “Moliere frantziar dramaturgo bikainak fintasun handiz satirizatzen ditu bere sasoiko medikuak, eta komedia zoragarri bat ekarri digu, maitasunez, jakin-minez eta batik bat familiako tirabirez betea.

SINOPSIA

Arganek uste du beti gaixo dagoela. Zorakeria horretan, medikuei behin eta berriz agintzen die odola ateratzeko eta purga emateko, eta denetariko sendagaiak hartzen ditu. Izan ere, mediku pedanteak gehiago arduratzen dira pazienteari gustu emateaz haren osasunaz baino, eta haren dirua besterik ez dute nahi. Arganen emazte Belisak ondo zaintzen du senarra, baina, egiatan, beste plan batzuk ditu buruan. Alabaina, haren neskame Antonia eta haren idazkaria planok zapuzten saiatuko dira. Arganek alaba bat du, Angélica, zeina Cleantoz maiteminduta baitago. Aitak, ordea, Tomásekin ezkon dadin nahi du, medikua delako eta hartara ez duelako horrenbesteko gasturik izango.

Aktoreak

Rufo Grande-García  , Begoña Guerrero, Lydia Ríos /Elisabeth Anda Xabier González, Raúl García, Begoña Testón, José Ortega, Jon Guerrero.

Janzkera: Begoña Testón

Zuzendaritza: Javier Liñera