Bertsolarien XVII. Txapelketa Absolutuaren finalaurrekoetako bat

Eguna: 
Ig, 2017/11/19
Ordua: 
Ekitaldia 17:00etan hasiko da, eta ateak 15:30ean irekiko dira
Tokia: 
Bañuetako Udal Kiroldegian
Prezioa: 
15 € (Bertsozale Elkarteko kideek 12 €, eta 6 eta 12 urte bitartekoek 8 €)
Idioma del evento: 
Euskara
Nori zuzendua: 
Publiko guztieei
Iraupena: 
Descripcion: 

Amurrion ospatuko da 2017ko Bertsolarien XVII. Txapelketa Absolutuaren zazpi finalaurrekoetako bat azaroaren 19an, igandea, Bañuetako Udal Kiroldegian. Ekitaldia 17:00etan hasiko da, eta ateak 15:30ean irekiko dira. Bertsozale Elkarteak antolatu du ekitaldia, eta finala, laugarren urtez, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-n ospatuko da, abenduaren 17an. Aurten, 43 bertsolari, 18 gai-jartzaile eta saioak ebaluatuko dituzten 20 epai daude.

Bertsolarien Txapelketa Absolutua lau urtetik behin ospatzen da eta oihartzun handikoa izaten da. Bertsoa da bertsolaritzaren oinarria eta hiri txapelketaren sekretua. Bertsolaritza mugimendu zabala eta dinamikoa da, eta jende askok egiten du lan. Lan hori guztia txapelketa horretan islatzen da. Aurten, kantu inprobisatuaren artea Amurriora etorriko da; inprobisazioa euskal kultura tradizionalaren euskarazko bertso modura. Amurrio izango da txapelketa gozatzeko aukera izango duen Arabako lurraldeko herri bakarra. wwww.bertsosarrerak.eus

Amurrioko finalaurrekorako sarrerak wwww.bertsosarrerak.eus webgunean erosi daitezke, 15 euroan (Bertsozale Elkarteko kideek 12 euro, eta 6 eta 12 urte bitarteko haurreko 8 euro). Egunean bertan ere kiroldegian erosteko aukera egongo da. Lekua mugatua denez, antolatzaileek sarrerak aldez aurretik erostea gomendatzen dute. Abenduaren 17an BECen ospatuko den finalerako sarrerak agortuta daude.