Artzain Eguna 2018

Eguna: 
Ig, 2018/09/16
Ordua: 
Begiratu egitaraua
Tokia: 
Begiratu egitaraua
Prezioa: 
Doanik
Idioma del evento: 
Nori zuzendua: 
Publiko guztientzat
Iraupena: 
Descripcion: 

Irailaren 16an egingo da Amurrioko XXV. Artzain Eguna.

EGITARAUA

• 10:00etatik 14:30era:

- Latxa arrazako ardien probintziarteko lehiaketaren XXV. edizioa, Juan Urrutia parkean: Arabako esne-ardi muturbeltz eta muturgorri onenen lehiaketa eta erakusketa, esne-kontrolerako eskualdeko ardi onenen lehiaketa eta erakusketa, eta Euskadiko eta Nafarroako babes bereziko sasi ardi arrazako ardien erakusketa. Izen-emateak Amurrioko udaletxeko Idazkaritzan egin behar dira, irailaren 11ko 13:00ak baino lehen.

- Idiazabal Jatorri Deiturako ardi-gaztaren XII. lehiaketa, Ruperto Casanueva memoriala, Juan Urrutia plazan. Izen-ematea Amurrioko Udaleko Nekazaritza, Abeltzaintza, Mendi eta Ingurumen Arloan egin behar da, irailaren 13ko 13:00ak baino lehen.

- Gazta eta txakolinen salmenta eta erakusketa, eta erakustaldi gastronomikoa, Juan Urrutia plazan.

- Gazta-dastaketa. Probatu bi gazta 1 euroren truke, Juan Urrutia plazan (Elkarteak antolatuta).

- Etxeko produktuen salmenta eta erakusketa, eta artisautza-erakusketa, San Anton plazan. Izen-ematea Amurrioko udaletxean egin behar da, irailaren 11ko 13:00ak baino lehen.

- Nekazaritzako makinen erakusketa Larrinaga kalean, eta argazki- eta etnografia-erakusketa Guk pasealekuan.

- Amurrioko txistuzaleak eta Urduñako Santa Cecilia musika-banda.

• 10:00etatik 13:00etara: VI. Gazta Lehiaketa Herrikoia, Juan Urrutia plazan.

• 11:30ean: Omendutako artzainei harrera Juan Urrutia plazan.

• 12:00etatik 12:30era: gaztagintza-erakustaldia Juan Urrutia plazan.

• 12:30etik 13:30era: ile-mozte tradizional eta zeelandaberritarraren erakustaldia pilotalekuko sarreran.

• 12:30etik 13:00etara: ardi latxaren produktu berrien dastaketa (ardikia eta gazta zaharra), Juan Urrutia plazan.

• 13:30ean: Arabako artzainei omenaldia eta sari-banaketa Juan Urrutia plazan.

• 18:00etan: Artzain Txakurren XX. Lehiaketa, Justo Furundarena memoriala, Picazako zelaiaren parean, udal-igerilekuen ondoan.