Amurrio 2019 Erronka eta Arabako XCM txapelketa (puntuagarria Arabako Challenge BTTrako)

Eguna: 
La, 2019/06/22
Ordua: 
Guk eskulturan 09:30etan
Tokia: 
Amurrio
Prezioa: 
Idioma del evento: 
Nori zuzendua: 
Publiko guztientzat
Iraupena: 
Descripcion: 

Ekainaren 22an, Kuskumendi MBT klubak Amurrio 2019 Erronka eta Arabako XCM txapelketa (puntuagarria Arabako Challenge BTTrako) antolatuko ditu. Proba biak zirkuitu, ordutegi eta irteera-leku berean egingo dira. Irteera Amurrioko Juan Urrutia parkeko Guk eskulturan izango da. Arabako XCM txapelketaren hasiera ofiziala 09:30ean izango da, eta ibilbide osoak 60 kilometro eta 1.700 metro positiboko desnibela izango du. Lehiaketetarako federazioko lizentzia duten kirolariek bakarrik hartuko dute parte.

Erronkako lasterketa bost minutu geroago irtengo da, eta 43 kilometro eta 1.100 metro positiboko desnibela izango du. Kirol ekitaldi hori BTTko martxa zikloturista (ez lehiaketa) izango da, eta federatuek nahiz federatu gabeek parte har dezakete. Proba biek bat egiten dute ibilbidearen zenbait lekutan; hori dela eta, parte hartzaileek Arabako XCM txapelketako txirrindulariei utzi beharko diete pasatzen. Parte hartzaileak 18 urtetik gorakoak izan behar dira.

Izen-ematea

Inskripzioak https://sportmaniacs.com/es/services/inscription/ web orriaren bidez egin behar dira (Amurrio erronka eta Arabako XCM txapelketa). Inskripzio-epea ekainaren 16an, 23:00etan, amaituko da, edo bestela, proba bietarako dagoen plaza-kopurua (200 plaza) agortzen denean. Plazak geratzen badira, probaren egunean bertan izena emateko aukera egongo da. Dortsalak irteera-lekuan, parkean, banatuko dira, 08:15etik 09:15era.