“Todo el campo es orégano” da landa-eremuko eta

Eguna: 
Az, 2018/03/14
Ordua: 
10:00etatik 12:00etara,
Tokia: 
ReforAmurrio Enpresaldeako Enpresen Zentro eta Haztegian
Prezioa: 
Idioma del evento: 
Gaztelera
Nori zuzendua: 
Lehen sektoreko ekintzailetzari
Iraupena: 
Descripcion: 

 “Todo el campo es orégano” da landa-eremuko eta, zehazki, lehen sektoreko ekintzailetzari buruzko topaketaren izenburua. Martxoaren 14an izango da, 10:00etatik 12:00etara, ReforAmurrio Enpresaldeako Enpresen Zentro eta Haztegian. Hazik eta sektore horretako hainbat ekintzailek parte hartuko dute; ekintzaileek euren esperientziaren berri emango dute. Parte hartzeko, www.alavaemprende.com eman dezakezu izena, edo, bestela, jarri harremanetan Amurrio Bideanekin (945891721 - autoempleo@ amurriobidean.org). Jardunaldi hori Araba Ekinean ekimenaren 2018ko jardueretako bat da, eta Arabako ekintzaileen komunitatea sentsibilizatzea eta konektatzea du xede, Arabako Foru Aldundiaren eskutik eta lurralde horretako ekintzailetza sustatzen duten erakunde eta eragileekin lankidetzan, besteak beste Amurrio Bideanekin (Amurrioko Udaleko Tokiko Garapenerako Agentzia). Aurten jarduera-formatu berria, “Ekin Breakfast”, estreinatuko dute; sektorekako topaketak dira, sektore zehatz bateko ekintzaileak biltzeko eta dauden aukerei, esperientziei eta jardunbide egokiei buruzko ezagutzak trukatu eta eztabaidatzeko, networking-a sustatzeko, partekatzeko eta hitz egiteko egokia den giro lasaian.