“La historia del soldado” kontzertua

Eguna: 
Ig, 2018/03/18
Ordua: 
19:30
Tokia: 
Amurrio Antzokia
Prezioa: 
8€, bazkideentzat 6€
Idioma del evento: 
Gaztelera
Nori zuzendua: 
Publiko guztientzat
Iraupena: 
Descripcion: 

Arké eta Bilbao Sinfonietta elkarteak Amurrio Antzokian izango ditugu "Soldaduaren istorioa" lanarekin; ikuskizun horrek Ígor Stravinskyren obra du oinarri, eta 2018an 100 urte beteko dira lehen aldiz taularatu zenetik. Obraren bertsio berrikusi eta eguneratua martxoaren 18an helduko da gure hiribildura, 19:30ean, Amurrio Antzokian. Taula gainean 7 musika-jotzaile, aktoreak, dantzariak eta kontalaria, Stravinskyk nahi bezalaxe.

 “Soldaduaren istorioa” lanak erabaki egokiei eta erabaki horiek bizitza baldintzatzeko duten moduari buruz hitz egingo digu. Sarrerak 8 € balio du, edo 6 €, Amurrio Antzokiko bazkide izanez gero. Amurrioko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Vital Gizarte Ekintzak diruz lagundu dute.