“Hiria eta zahartzea” zikloa Amurrio Lagunkoia Sustraietatik proiektuaren barruan

Eguna: 
Az, 2017/03/29
Ordua: 
18:00
Tokia: 
Kultur Etxea
Prezioa: 
Doan
Idioma del evento: 
Nori zuzendua: 
Adineko pertsoneei
Iraupena: 
Descripcion: 

Amurrio Lagunkoia Sustraietatik proiektuaren helburua da Amurrio pertsona nagusiekiko hiri lagunkoia izatea. Horretarako, hiriari eta zahartzeari buruzko 3 prestakuntza-saioko zikloa antolatu da, 2016ko urrian osatu zen lantaldearen ekarpenak aberaste aldera. Ezinbestekoa da proiektuan pertsona nagusiek zein herritar guztiek parte hartzea. Hori dela eta, ikusi da beharrezkoa dela prestakuntza ematea hirigintzaren, eremu publikoen diseinuaren eta mugikortasunaren edo etxebizitzaren arloetan, besteak beste.

Prestakuntza-hitzaldi eta -tailerrak hirigintza inklusibo eta onuragarriaren arloko Projekta Urbes aholkularitza-enpresako Patxi Galarraga eta Miren Vives arkitektoek ematen dituzte; hainbat hiri-proiektu eta -diagnosi landu dituzte zahartzearen, generoaren, haurtzaroaren, ongizatearen eta elkarbizitzaren ikuspuntutik.

Hirugarren eta azken saioa Kultur Etxean izango da, martxoaren 29an, 18:00etatik 20:00etara. Aztergai izango dira, besteak beste, irisgarritasunetik haragoko eremu publikoa eta horrek mugikortasunarekin duen harremana; gizarte-harremanak edo bizitza aktiboa; eta etxebizitzaren eta pertsona nagusien inguruan sortzen ari diren proposamenak.