“Arabaren zazpi alabak” argazki-erakusketa

Eguna: 
Ar, 2018/02/13 -tik Al, 2018/03/12 -ra
Ordua: 
La Casonaren ordutegian
Tokia: 
La Casonan
Prezioa: 
Sarrera doan
Idioma del evento: 
Nori zuzendua: 
Publiko guztientzat
Iraupena: 
Descripcion: 

 “Arabaren zazpi alabak” otsailaren 13tik martxoaren 12ra arte egongo da ikusgai Amurrion . Aiarako Kuadrillaren hamar irudi, Gasteizko bi argazki adierazgarri eta gainerako bost kuadrilletako bakoitzaren argazki bat erakutsiko dira. Erakusketa honek, Araba ardatz harturik, denboran atzera bidaiatzen du, argazki gehienak joan den mendeko 50eko hamarkadakoak baino lehenagokoak baitira; halaber, espazioan zehar ere bidaiatzen du, Arabako eskualde osoan barreiatutako tokiak deskribatzen baititu. Erakusketa puzzle baten gisara dago antolatuta: irudi osoa probintzia da, elkarrekin jarritako zazpi pieza handik (kuadrillek) osatua, eta pieza horietako bakoitza, era berean, beste pieza txikiago batzuek osatzen dute, hau da, herri eta hiribilduek.

Erakusketak iraganera begira jarriko gaitu, hemengo tokiak denborak aurrera egin ahala nola aldatu diren ikusteko. Hain zuzen ere, hirigintzaren garapenak eraldatu dituen gure lurraldeko bazterretako asko nolakoak ziren ikusi ahal izango dugu zuri-beltzeko argazkien bidez. Hala, batik bat Gerardo López de Guereñurenak diren funtsetako argazki-bilduma baten, Arabako Foru Aldundiko DAIren argazki baten eta Alberto Schommer Kochen beste argazki baten bidez, Arabako lurraldearen garai bat egongo da erakusgai Amurrion.