«Emakumeen artean bihotzekoa identifikatu eta prebenitzea» , hitzaldia

Eguna: 
Az, 2017/12/13
Ordua: 
11:00etatik 13:00etara bitarte
Tokia: 
Kultur Etxean
Prezioa: 
Doan
Idioma del evento: 
Gaztelera
Nori zuzendua: 
Emakumeei
Iraupena: 
Descripcion: 

Corazón Sin Fronteras elkarteak (gaixotasun kardiobaskularrak ezagutzera eman eta prebenitzeko elkartea) doako hitzaldi bat emango du «Emakumeen artean bihotzekoa identifikatu eta prebenitzea» izenburupean. Emakumezkoei zuzentzen zaie, eta bihotzekoaren sintomatologia izango du hizpide, gizonezkoen aldean desberdina baita, baita sintoma horiek nola identifikatu, prebenitu eta abar ere. Amurrioko Kultur Etxean egingo da, abenduaren 13an, 11:00etatik 13:00etara bitarte. Ekimen hau Amurrioko Aurreraka emakume-elkartearen bitartez gauzatuko da, haien Sentikortze eta Prebentzio Programaren barruan. Saioa hiru zatitan banatuta egongo da, ordu eta erdi edo bi orduko iraupenarekin.