Noticias

Urtarrila 2016

Arabako Arku-Tiro Federazioak eta Amurrio A.K.T.klubak 2015-2016ko areto Kirol Eskola Ligako 2.Jardunaldia, antolatzen dute

Larunbat honetan Amurrioko Bañueta Kiroldegian kadete, haurrak, kimuak eta benjaminen gizon eta emakumeen lehiaketa ospatuko da.
Biribildu, konposatu, biluzi, tradizionala eta Long Bow modalitateetan gauzatuko da. Praktikak eta materialaren berrikuspena arratsaldeko seietan izango dira eta lehiaketa sei eta erdietan hastea espero da.

Amurrioko Udala San Antonen Lagunak elkartearekin elkarlanean arituko da, beste behin ere, azoka antolatzeko.

Horregatik, 2.058,45 euroko diru-laguntza eman du, ekitaldia egiteko. Halaber, zenbait azpiegitura ere emango ditu jairako: hesiak eta enkanterako plataforma, San Anton plazarako taulak, astoak, karpak eta txistorra eta salda egiteko eta arkumea eta txerrikumea erretzeko behar diren tresnak.

Amurrioko Udalak udalerriko hainbat leku asfaltatu ditu

Amurrioko Udalak hiri-inguruko landa-bideetan hobekuntzak egin ditu, baita herriko bide batzuetan ere, horien guztien zolaketa hobetzeko xedez, izan ere, erabilpenagatik hondatuta zeuden.

Abendua 2015

VIII GABON KANTA ERRONDA

Joan zen asteazkenean, hilak 23, Amurrion "Amurrio Hiribilduko VIII Gabon kanta erronda" ospatu zen. Bertan bost abesbatza izan genituen kantari, Aho Batez Abesbatza Elkartea eta Isasiko Ama abesbatzak A kategorian eta Kantarelus, Divertimúsica eta Aresketa Ikastolako taldeak B kategorian.

GABONETAKO PINTURA LEHIAKETA

2015EKO GABONETAKO PINTURA LEHIAKETA SARIEN ZERRENDA

EUSKARA BEKAK

2015EKO EUSKARA BEKEN ONARPENA

Orriak