Noticias

Ekaina 2016

Gazteen aisialdirako lokalak ikuskatzeko kanpaina bat egingo da Amurrion

Horretarako, segurtasun-neurriak jarriko dira instalazio elektrikoetan.

KORTERRAZA Amurrion izango da

Bigarren aldiz jarraian, KORTERRAZA ARABA Film Laburren Festibala udalerrian izango da, eta hamar film laburreko saioa eskainiko du uztailaren 15ean, gaueko hamarretan. San Anton plaza aukeratu dute ekitaldia egiteko, eta ia jende guztiarentzako eskaintza proposatu dute Amurriorako

Tenis Klubak campus bat antolatu du uda honetan

Amurrioko Tenis Klubak kirol honen campus bat antolatu du udarako, Tenis Sustraiaren eskutik

Amurrioko pilotalekuan pilota-partidak izango dira ekainaren 24an, San Joan jaiak direla eta.

San Joan jaietako pilota-txapelketako finalak izango dira ekainaren 24an Amurrioko pilotalekuan. Aurre-benjamin, benjamin, kimu eta haur kategoriako partidak 18:15ean izango dira, eta 20:00etan gazte kategoriako Txapelketa Sozialeko finalak: Karregal-Artola (Bizkaiko txapeldunak) Uribe-Ayestaren aurka (Amurrio-Gasteiz).

"Bizimodu osasuntsua eta kirola" kanpaina

Kanpainaren helburuak:bizimodu osasungarriarekin zerikusia duten balioak, beharrizanak eta espektatibak sustatzea, herritarren artean droga-mendekotasunari argi eta garbi uko egiteko jarrera sortzea eta bultzatzea.

San Joan jaiak ospatzeko prestatze-lanak

Gaur, Urrutia Jauregiko Landan, San Joan jaiak ospatzeko ekitaldiak egingo dira beste behin ere. Jarduera horiek arratsaldeko sei eta erdietan hasiko dira. San Joan sua eta sorgina erretzea Antzoki aurreko landan egingo dira.

GASTEIZEKO ETA ANGELUKO HERIOTZAK GAITZESTEKO ETA KONDENATZEKO ERAKUNDE-ADIERAZPENA

Eraso bortitz batzuen ondorioz, eta ikerketan aurrera egitearen eta sumario-sekretua altxatzearen zain, Amurrioko Udalak adierazten du biziki kondenatzen eta erabat gaitzesten dituela emakumeen eta haurren aurkako indarkeria-kasu guztiak.Gertakari horien larritasuna dela-eta, erakundeok eta euskal gizarte osoak aurre egin behar diogu gure udalerrietan berdintasuna eraginkor bilakatzeko dugun erantzukizunari.Ildo horretan, gure sentsibilizazio- eta prebentzio-ekintzak indartzen jarraitu behar dugu etorkizuna izango direnekin, gure herritar gazteenekin, alegia.Hori dela eta,

#GazteEkin: Kayak, BTT, SUP Landako Parke Probintziala

Gazteentzako euskarazko aisia-programaren hurrengo irteera hilaren 26an, igandean, izango da. Prezioa 13,98 eurokoa da Amurrion, Aiaran, Artziniegan eta Urduña erroldatutakoentzat eta 25,89 eurokoa erroldatu gabekoentzat, baldin eta euren udalek diruz laguntzen ez badute. Amurrioko Kultur Etxean, Urduñako Euskara zerbitzuan, eta Artziniega Udaletxean eman daiteke izena

Amurrioko kirolariei esker ona

Amurrioko Udalak ekitaldi xume bat antolatu du ostegunean udaletxeko bilkura-aretoan, arratsaldeko seietan. Ekitaldiaren bidez, Amurrioko kirolariei esker ona adierazi nahi zaie 2015-2016 denboraldi honetan izan duten kirol-ibilbide arrakastatsuagatik; izan ere, kirolari guztiak nabarmendu dira, bakoitza bere espezialitatean.

Orriak