Noticias

Ekaina 2016

“Ibilbide berdeen forfaitaren” xedea da Araban bizikletaren erabilera sustatzea eta sarea Arabatik kanpo ezagutzera ematea

Forfait berria zigilatzeko 17 puntu izango dira, lurralde osoan banaturik, eta Foru Aldundiak sariak banatuko ditu proposatutako hogei ibilbideetatik hamar zigilatzea lortzen duten guztien artean. Amurrioko turismo bulegoan ere zigula jar daiteke

“Parkeko txokoa” ekainaren 13an irekiko da

Udalak “Parkeko txokoa” zerbitzuaren kontratazioa esleitu du ekainerako eta uztailerako. Jarduera horri esker, liburutegia urteko sasoi horretarako egokiagoa den ingurune batera gerturatzen da duela 22 urtetik. Ekimen horretarako aurrekontua 3.432,34 eurokoa da eta hori kudeatzeaz Iparnature enpresa arduratuko da.

Hitzaldi bat eta panelen bidezko erakusketa bat, Jesus Galíndezen hilketa eta desagerpenaren 60. urteurrenaren harira

Jesús Galíndez euskal politiko, jurista eta idazlearen bahiketa, hilketa eta desagerpenaren 60. urteurrenaren omenaldia dela kausa, Amurriko Udalak eta Sabino Arana Fundazioak hitzaldi bat antolatu dute, ekainaren 8an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Hitzaldia udalerriko Katekesi Aretoan egingo da

Amurrion egingo da Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) berrikusteko datorren jardunaldi parte-hartzailea, ekainaren 15ean, asteazkena

Datorren asteazkenean, ekainak 15, arratsaldeko seietan izango da hurrengo tailerra, Amurrioko Katekesiaren eraikinean. Bertan, teknikariek, herritarrek eta tokiko eragileek EAEko estrategia zehazteko ideiak proposatuko dituzte etorkizuneko erabilerei, kontserbazioari eta garapenari buruz.

Amurrioko arte-eskolak haurrentzako zeramika-ikastaro bat eskainiko du udan.

Juan de Aranoa arte-eskolak haurrentzako zeramika-ikastaro bat emango du uztailean.Ikastaroaren helburua da sormenez betetako gune dibertigarria bat eskaintzea, eta bertan haurrek zeramikako materialak erabiltzen eta hiru dimentsiotako proiektuen eta eszenen bitartez ideiak eta ipuinak irudikatzen ikastea.Jarduera euskaraz izango da, hizkuntzaren erabileraren normalizazioa sustatzeko eta gune artistiko hori ikastaro baten bitartez udan ere aktibo mantentzeko.

" Oporretan ere euskaraz"Haur eta gazteentzako aisialdiko ekintzak

Ekainaren 1etik ekainaren 10era arte kultura etxean izen emate orria eta ordainagiria aurkeztu. Ekainaren 17an onartutakoen zerrenda jendaurrean jarriko da kultura etxean.

Udal Arte Eskolak aldatu egin du ikasturte-amaierako lanak erakusteko agertokia: aurten, San Anton plazan eta Kultur Etxearen alboko plazan jarriko dira.

Amurrioko Juan de Aranoa Udal Arte Eskolak ekitaldiz beteriko egitaraua antolatu du aurten ere, 2015-2016 ikasturtea amaitzear dela eta. Igande honetan, hilaren 5ean, 11:00etatik 14:00etara, udal-eskola horretako eskulangintza- eta pintura-tailerretako ikasleek eginiko lanak erakutsiko dira. Aurten, gainera, zenbait berritasun izango ditu erakusketak. Alde batetik, erakusketaren lekua aldatu dute.

Aldundiak aintzatetsi du adinekoen foru egoitzetan laguntzen duten Arabako boluntarioen lana

Beatriz Artolazabal Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuak asteazkena Amurrion egin zen boluntarioen topaketa orokorrean parte hartu zuen. Topaketa horretan lurraldeko boluntarioak egon ziren, gehienak 65 urtetik gorakoak, zeinak solidarioki eta interesik gabe laguntzen duten adinekoen foru egoitzetan, egoitzetako jardueretarako lagun eginez eta jardueretan parte hartuz.

Literatur Topaketaren VI. Tailerra

Tokiko Gobernu Batzordeak argi berdea eman dio Literatur Topaketaren VI. Tailerrari. Ekimena Kultur Etxean egingo da. 2004an hasitako literatur hezkuntzako lan horrekin aurrera jarraitzeko asmoz, edizio hau “Otsoaren ahoan” izenburupean egingo da.

Amurriok HAUR-GELA inauguratuko du, Kultur Etxean haurrak zaintzeko egongo den aretoa

Amurrioko Udalak eremu publiko bat egokitu du Kultur Etxean, haurrak zaintzeko erabil dadin. HAUR-GELA izena izango du, eta Udalaren ekimenez sortu da; izan ere, Udalak haurrei jaten emateko eta aldatzeko leku pribatu eta goxo bat jarri nahi zuen behar dutenen eskura.

Orriak