Noticias

Iraila 2015

“PAZIENTE BIZIA” IKASTAROA ANTOLATU DUTE GAIXOTASUN KRONIKOREN BAT DUTENENTZAT ETA GAIXO HORIEK ZAINTZEN DITUZTENENTZAT

Amurrioko osasun zentroak Paziente Bizia ikastaroa antolatu du gaixotasun kronikoren bat dutenentzat eta gaixo horiek zaintzen dituztenentzat.

Amurrio Antzokian estreinatuko da Luis Vilen Escisión, irailaren 27an

Irailaren 27an, Luis Vil amurrioarrak Escisión bere lehenengo film luzea estreinatuko du Amurrio Antzokian, 19:00etan, eta sarrera doakoa izango da.

INDUSTRIA EKOLOGIA AMURRION

Azken urteotan, Amurrio Bidean elkarteak eta Amurrioko Udaleko ingurumen-zerbitzuak hainbat proiektu sustatu dituzte, Amurrioko industria-sarea girotzea helburu.

Amurrion tailer bat egingo da, bezero berriak erakartzeko

Tailerra urriaren 6an, 13an eta 20an (astearteak) egingo da, 14:00etatik 18:00etara, ReforAmurrio Enpresaldean. “Marketin-tresnak: harremanetarako sareak eta merkataritza-tresnak”, 12 ordukoa. Aukera egongo da jarduera banakako tutoretzarekin osatzeko.

AMURRIOK HERRITARREN PARTAIDETZA PROZESU BAT JARRI DU MARTXAN, HERRIKO PAISAIAREN EKINTZA PLANA EGITEKO

Amurrioko Udalak Amurrio Hiribilduaren Paisaiaren Ekintza Plana idazten jarraitzen du. Aztertuko den paisaiaren diagnostikoa egin da, eta datozen asteetan zehaztuko dira planean proposatuko diren kudeaketa-neurriak. Jarduketak adostuak izan daitezen eta amurrioarren nahiei erantzun diezaieten, ezinbestekotzat jo da herritarrek prozesuan parte-hartzea; izan ere, herritarren ekarpenak erabakigarriak izango dira planaren arrakasta bermatzeko.

MATRIKULA DOAN KANPAINA BAÑUETAN

Amurrioko Bañueta Kiroldegia Udal-kiroldegiak kanpaina bat jarri du martxan instalazioen erabilera sustatzeko, bazkide berriak erakartzeko lanaren bitartez.
Kanpainaren helburua da oporrak bukatu eta gero, instalazioak erabiltzeko erraztasunak ematea.

Implantari profesionalentzako eta 10 pertsona baino gutxiago dituzten enpresentzako laguntzen programaren aurkezpen-jardunaldia

Urriaren 1ean, 14:30ean, SPRIk, Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak, “Autonomo eta mikroenpresentzat IKT irtenbideak ezartzea” programa (Implantari) aurkeztuko du ReforAmurrio Enpresaldean.

Artzain Eguna 2015. XXII. edizioa. AMURRIO

Irailaren 27an ospatuko da Amurrion Artzain Egunaren XXII. edizioa

BADATOR BELDUR BARIK JARRERA LEHIAKETAREN EDIZIO BERRI BAT!

Badator Beldur Barik Jarrera lehiaketaren edizio berri bat!

BAÑUETA KIROLDEGIKO KIROL IKASTAROETARAKO INSKRIPZIOAK IRAILETIK AURRERA

Bañueta Kiroldegiak 2015-2016 denboraldiko kirol ikastaroak antolatu ditu. Hiru hilabeteko ikastaroetarako inskripzioak irailaren 14tik 17ra bitartean egin beharko dira eta, urte osoko ikastaroetarako, irailaren 21etik 24ra. Inskripzio epean talderen batean pertsona askok izena ematen badute, plazak zozketatu egingo dira eta, horrela, inskripzioaren lehenengo egunean eskatzaileek ez dute goiz jaiki eta ilaran itxaron behar izango da. Talde horietan, inskripzioak amaitu eta hurrengo egunean egingo da zozketa.

Orriak