Noticias

Apirila 2016

Amurriok udaleko aurrekontuak onartu ditu

Amurrioko udalak apirilaren 27an egindako ohiz kanpoko udalbatzan ekitaldi honetarako aurrekontuak onartu ditu. Esleitutako diru-hornidura 12.608.991,09 eurokoa da eta hainbat inbertsio egiteko aukera ekarriko du, baita indarrean dauden kreditu-konpromisoei aurre egiteko aukera ere.

Amurrio ingurumen eredua

8. konferentziaren programaren barruan, apirilaren 28an, Amurrion tailer mugikor bat egin da udalerri txikien eraldaketa-gaitasunari buruz.Hainbat herrialdetako berrogei pertsona udalerrira bertaratu dira, bertan martxan jarri diren esperientziak eta programak ezagutzeko.

San Jose auzoko jaiak ospatuko dira

Asteburu osoan zehar, adin guztietarako ekintzez osatutako egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dute auzo honetan. Kirola, umeentzako jolasak, tute eta briska txapelketak eta herri-bazkaria dira antolatutako ekintzetako batzuk.

Amurrioko Aresketa Gimnasia Kirol Elkarteak emanaldi bikaina egin du Espainiako 2016ko Base Txapelketan

Hilaren 20tik 24ra bitartean, asteazkenetik igandera, Gimnastika Erritmikoko Espainiako Base Txapelketa jokatu zen Gijóneko Kirol Jauregian.

Amurrion hiru dantza-ikuskizun eskainiko dira

Dantza Garaikidearen XII. Zirkuituak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak babesten duen eta Sarea antzoki publikoen sareak koordinatzen duen Dantza-Bultzatuz programaren eskutik, hiru proposamen dakartza Amurriora. Lehenengoa maiatzaren 21ean izango da: Kukai Dantza Konpainiak “Gelajauziak” izeneko ikuskizuna aurkeztuko du.

Maiatzaren 5 arte eskuratu ahal izango dira maiatzaren 8an Herri Urratsera autobuses joateko txartelak

Amurrioko Udaleko Euskara Zerbitzuak, beste behin, Herri Urrats Iparraldeko ikastolen aldeko festara joateko autobus zerbitzua kudeatuko du aurten ere. Festa Senperen ospatuko da datorren maiatzaren 8an.

Amurriok Bilbon egingo den Hiri eta Herri Jasangarrien 8. Konferentzian parte hartuko du

Konferentzia hori jasangarritasunaren eta ingurumenaren arloko politikei buruzko nazioarteko ekitaldirik garrantzitsuenetarikoa da, eta ahotsa ematen die herri eta hiri inklusibo, sortzaile, konektatu, ahaldundu, eskuragarri eta osasungarriei, baita klimarekin konpromisoa dutenei ere.

Amurriok bi lur-partzela eskuratu ditu

Amurrioko Udalak duela gutxi erosi dizkio Arabako Foru Aldundiari Zabalibar parajean dauden landa-giroko bi lursail. Lursail horiek 996 eta 159 metro karratu dituzte, hurrenez hurren, eta udalerriak dituen gune berdeak osatzeko erabiliko dira.

25ean,astelehena, Mundu Bat GKE antolatutako nagusientzako ipuin kontaketa

25ean ,astelehena, Mundu Bat GKE antolatutako nagusientzako ipuin kontaketa Kultur Etxean seiretan " Ni eta punto"

Amurrio Antzokiak Kepa Sojo zinema-zuzendariaren azken lana aurkeztu du

Film laburraren izenburua “Hileta” da, eta larunbat honetan ikusi ahalko da, arratsaldeko zortzietan. Sarrera doakoa da. Euskarazko film hori Garrastatxun grabatu zen, 2015ean, eta pantaila handira ekartzen du hileta baten istorioa.

Orriak