Noticias

Uztaila 2016

Obrarako udal-lizentzia, etorkizuneko anbulatorioa eraikitzeko.

Tokiko Gobernu Batzordeak oniritzia eman dio anbulatorio berria eraikitzeko prozesuan aurrera egiteko behar den administrazio-izapideari.

NEKAZARITZA-ERAKUSKETAREN XX. LEHIAKETAN ETA GANADU-ERAKUSKETA SAN ROKEN, ABUZTUAREN 16AN PARTE HARTZEKO IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK DAGO

Bi azokak Andre Mariaren Jasokundearen eta San Rokeren ohorezko zaindariaren jaietan ospatuko dira.

“Ez bota dirua zaborretara, birziklatu” kanpaina gaur Amurrion

Kanpaina honen helburua herritarrak hondakinak gaika bereiztearen garrantziaz ohartaraztea da. Egun, hondakinen %25a bakarrik biltzen da gaika, horrek zera esan nahi du, errefusaren edukiontzira botatzen diren gai birziklagarrien kopurua oso altua dela.

Ekaina 2016

Delikak San Pedro jaiak ospatuko ditu uztailaren 1etik 3ra

Delikak San Pedro jaiak ospatuko ditu uztailaren 1etik 3ra. Hainbat eta hainbat ekintza dituzte prestatuta; horien artean, berbenak, herri bazkaria, mus eta briska txapelketa eta, haur jolasak eta herri kirolak.

Irekita dago Amurrioko Udal Arte Eskolako matrikula

Irailaren 2ra arte dago irekita Kultur Etxean Amurrioko Juan de Aranoa Udal Arte Eskolan izena emateko epea.

Gazteen aisialdirako lokalak ikuskatzeko kanpaina bat egingo da Amurrion

Horretarako, segurtasun-neurriak jarriko dira instalazio elektrikoetan.

KORTERRAZA Amurrion izango da

Bigarren aldiz jarraian, KORTERRAZA ARABA Film Laburren Festibala udalerrian izango da, eta hamar film laburreko saioa eskainiko du uztailaren 15ean, gaueko hamarretan. San Anton plaza aukeratu dute ekitaldia egiteko, eta ia jende guztiarentzako eskaintza proposatu dute Amurriorako

Tenis Klubak campus bat antolatu du uda honetan

Amurrioko Tenis Klubak kirol honen campus bat antolatu du udarako, Tenis Sustraiaren eskutik

Amurrioko pilotalekuan pilota-partidak izango dira ekainaren 24an, San Joan jaiak direla eta.

San Joan jaietako pilota-txapelketako finalak izango dira ekainaren 24an Amurrioko pilotalekuan. Aurre-benjamin, benjamin, kimu eta haur kategoriako partidak 18:15ean izango dira, eta 20:00etan gazte kategoriako Txapelketa Sozialeko finalak: Karregal-Artola (Bizkaiko txapeldunak) Uribe-Ayestaren aurka (Amurrio-Gasteiz).

Orriak