Noticias
Abuztua 2016
Amurriok hiru lankidetza-proiektu finantzatuko ditu.
Amurrioko Udalak hornidura ekonomiko bat esleitu du Euskal Fondoa (Lankidetzarako Euskal Erakundeen Elkartea) lantzen ari den hiru lankidetza-proiektu finantzatzeko. Lankidetzarako urtero esleitzen den udal-aurrekontuko zenbatekoa 30.000 eurokoa da; proiektu bakoitzerako 10.000 euro.
Amurrioko Nerbioi Rugby Elkarteak ireki du datorren ikasturterako bere eskolan izena emateko epea
rekita dago datorren ikasturtean Amurrioko Nerbioi Rugby Elkartearen eskolan parte hartzeko izena emateko epea.
Zaindariaren jaietan sei txosna jartzeko baimena eman da
Amurrioko zaindariaren jaietan bost txosna jarriko dira aurten Juan de Urrutia udal-parkean egokitutako eremuan; hau da, Txosnagunean. Honako hauek egin dituzte eskaerak: Txosnen batzordeak, Korroskada Txosna Elkarteak eta Otsemeak-ek; horiez gain, hauek ere jarriko dituzte txosnak: Herriarenak Kuadrilla, Agaoiakukutz eta Mendiko Lagunak. Halaber, Amurrio Aisia Eskaut Taldea aisialdi taldeak ere izango du txosna bat.
Aiarak uren bere andel berria estreinatuko du, zeinari esker Amurrio urez hornituta egongo baita, nahiz eta matxura edo suteren bat egon
Andel berriak, gainera, lotura izango du Izoriako EUA (edateko urak tratatzeko araztegia) araztegiaren hoditeriarekin eta Amurrio guneko banaketa sarearekin.
Aldundiak beste 1,7 kilometro egokituko ditu Nerbioiko Parke Linealeak Amurriotik igarotzen duen zatian.
Ia milioi erdi euroko aurrekontua duten lan horien barnean sartzen da pasabide berri bat eraikitzea Nerbioi ibaiaren ibilgua saihesteko.
SAN ROKEREKIN HITZORDUA ABUZTUAREN 6AN
Abuztuaren 6an, San Rokeren irudia bere ermitatik Santa Maria elizaraino eramango da, 18:00etan, prozesioan eta oinez.
Industria-ekologia Amurrion
Azken urteotan, Amurrio Bideanek eta Amurrioko Udaleko ingurumen-zerbitzuak hainbat proiektu sustatu dituzte, Amurrioko industria-sarea girotzea helburu.
Kontzentrazioa
Kontzentrazioa arratsaldeko 19:00etan Amurrioko Udaletxearen aurrean. Gaitsezpen sendoena Bilbon gertatutako emakume baten hilketaren aurrean.
Amurriok aparkaleku berri bat jarriko du udalerriaren erdigunean
Tokiko Gobernu Batzarrak Lucas Rey eta José Madinabeitia kaleen elkargunean dagoen lursail bat errentan hartzea onetsi du, bertan ibilgailuen aparkaleku bat egiteko. Lursailak 1.168 metro koadro ditu.
Uztaila 2016
Amurriok diru-laguntza eskatu dio Eusko Jaurlaritzari Larrabeko zabortegi zaharra zigilatu eta ixteko bigarren faserako
Amurriok 2017 urtean zehar Larrabe auzoko zabortegi zaharra zigilatu eta ixteko proiektuaren lehenengo fasea egikaritzeko asmoa du.