Noticias

Abuztua 2015

ABUZTUAREN 12TIK 31RA AZTARNAK 50 ARGAZKI ZAHAR ERAKUTSIKO DITU

Abuztuaren 12tik 31ra, Aztarna elkarte etnologikoak tamaina handiko 50 argazki zahar erakutsiko ditu Amurrioko La Casona eraikinean.

AMURRIOKO JAIEN ABESTIA

Aurten, Amurrioko jaiek abestia izango dute.

TROT-ART ETA EUSKOTARRAK KUADRILLEK URREZKO EZTEIAK OSPATUKO DITUZTE AURTEN ETA LIBURU BANA ARGITARATUKO DUTE; IGUARRAKOK, BERRIZ, 25 URTE BETEKO DITU

Amurrioko jaiak abuztuaren 12tik 17ra ospatuko dira, Jasokundeko Andre Mariren eta San Rokeren omenez, eta kuadrillek jai hauek aprobetxatuko dituzte euren urteurrena ospatzeko. Alde batetik, Euskotarrak eta Trot-Art taldeek aurten urrezko ezteiak ospatuko dituzte; Iguarrakok, jaietako maskotak, zilarrezko ezteiak.

Jaietako zapiak salgai

Amurrioko Udaleko Jai Arloak 1.000 zapi erosi ditu Iguarrakoaren irudi zuri eta gorriz serigrafiatuta eta “Amurrioko jaiak” hitzekin.

Uztaila 2015

Amurrioko jaiak abuztuaren 12tik 17ra izango dira

Amurriok abuztuaren 12an (asteazkena) emango die hasiera Andre Mari eta San Roke omentzeko herriko jaiei. Udalak eta herriko hainbat elkartek prestatu dute aurtengo programa, eta herritar guztientzako jarduerak egongo dira 12tik 17ra arte. Primeran pasatzeko sei egun izango ditugu.

AMURRIO BIDEAN ELKARTEAK BERRIRO PARTE HARTUKO DU EUSKO JAURLARITZAREN GLOBAL TRAINING DIRU LAGUNTZEN PROGRAMAN

Gazte tituludunek 60 diru-laguntza lortu ahal izango dituzte, atzerriko enpresetan eta erakundeetan praktikak egiteko.

Aurtengo udan, Korterraza Arabak film laburrak emango ditu Arabako 12 herritan

• Aire zabaleko film laburren jaialdiak urteko lan onenak ekarriko ditu lurralde historikora
• Alegria-Dulantzik irekiko du lehiaketa, uztailaren 1ean eta 2an

Ekaina 2015

ARABAKO ODOL EMAILEEN ELKARTEAREN UNITATE MUGIKORRA AMURRIORA ETORRIKO DA UZTAILAREN 14AN, 23AN, 28AN ETA 29AN ETA ABUZTUAREN 12AN

Arabako Odol Emaileen Elkartearen unitate mugikorra Amurriora etorriko da uztailaren 14an, 23an, 28an eta 29an eta abuztuaren 12an. Lehenengo bi egunetan, autobusa Juan Urrutia plazaren ondoko oinezkoen eremuan egongo da. Uztailaren 14an, 09:30etik 13:15era bitartean eman ahalko da odola.

BOZKATU “NIRE AMURRIOKO BAZTERTXOA” LEHIAKETAKO ZURE ARGAZKIRIK GUSTOKOENA!

Amurrioko Udalak "Nire Amurrioko Baztertxoa" argazki lehiaketa jarri zuen martxan eta lanak aurkezteko epea ekainaren 5ean bukatu zen.

Orriak