Noticias

Azaroa 2015

Aurreraka elkarteak haur-masajearen inguruko bigarren tailerra egingo du azaroaren 14tik abenduaren 12ra, bost saiotan

Amurrioko Aurreraka Emakumeen Elkarteak haur-masajearen inguruko beste tailer bat antolatu du 0 eta 12 hilabete arteko haurrak dituzten familientzat, azaroaren 14tik aurrera. Elkarteak Udaleko Berdintasun Arloaren laguntza izan du.

Aurten, Guraso Eskolak gurasoen seme-alabak dabiltzan ikastetxe berean emango dira

Haur Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen familientzat antolatu dira

AMURRIOKO UDALAK DIRU LAGUNTZAK EMANGO DITU UDALERRIAN ENPRESA TXIKIAK IREKI DAITEZEN

Amurrioko Udalak udalerrian enpresa txikiak ezartzeko diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza bat onetsi du. 20.000 euroko kontu-saila jarriko du, ordenantzan jasotako baldintzak betetzen dituzten enpresa onuradunen artean banatzeko. Horretarako, enpresek eskaera aurkeztu behar dute azaroan irekiko den epean; oraindik ez da zehaztu epealdia, baina udal-bulegoetan kontsultatu ahal izango da.

AZAROAREN 14an, MARRAZKILARIEK TOPAKETA EGINGO DUTE AMURRION, ETA HERRIKO TXOKOAK IRUDIKATUKO DITUZTE BEREN ARTELANETAN

Larunbatean, azaroak 14, Marrazkilarien Topaketa egingo da Amurrion. Egun osoan, marrazkilariek Amurrio herria islatuko dute irudietan, eta, ondoren, Interneten jarriko dituzte beren lanak ikusgai (http://euskalherriasketchcrawl.blogspot.com/).

“Palestinako emakume errefuxiatuen bidai luzea: Gazako zerrendatik begiradak” argazki erakusketa

Sortu zen unetik, Palestinako errefuxiatuen bizitzari eta historiari buruzko alderdi ugari jasotzen dituzten argazkiak eta filmak bildu ditu UNRWAk

“GAZAKO ZERRENDATIK BEGIRADAK” MAHAI INGURUA AMURRION

Azaroak 12an mahai inguru bat egingo da Amurrion.

MUSIKA, GASTRONOMIA, KARTA TXAPELKETAK ETA HERRI KIROLAK IZANGO DIRA LEZAMAKO SAN MARTIN JAIETAN

Azaroaren 7an, 8an eta 11n San Martin jaiak ospatuko dituzte Lezaman. Jaien lehenengo egunean bertan, ibilaldia, herri-bazkaria eta afaria, haur-jolasak, herri-kirolak, berbena eta DJ baten emanaldia izango dira. Horrez gain, karta-txapelketak ere jokatuko dira, eta meza ere egongo da. Bestalde, Lezamako 65 urtetik gorakoen bazkaria eta txokolate-jana ere egingo dituzte.

Publikoa eta epaimahaia ados jarri, eta Atxubiri eman diote pintxorik onenaren saria

Azaroaren 1ean, Mendiko Lagunak elkarteak urtero antolatzen duen Garobelerako martxa egin zen egunean, amaiera eman zitzaien XII. Mikoturismo Egunei. Arriolako Mikologia Elkarteak eta Amurrio Bidean Tokiko Garapenerako Elkarteak antolatu zituzten, Amurrioko Udalak lagunduta.

Urria 2015

Udalak EUDELen ekimenarekin bat egitera animatzen ditu herritarrak, elkarrekin errefuxiatuen krisiari aurre egiteko

Elikagaiekin, etxebizitza libre batekin eta GKEekin lankidetzan jardunez lagun daiteke.

Etxetresna elektriko txikiak konpontzeko eta mantentzeko ikastaroa

Azaroaren 1ean zabalduko da ikastaro honetan izena emateko epea, eta Lanbiden inskribatuta eta Amurrion erroldatuta dauden langabeei emango zaie lehentasuna.

Orriak