Noticias

Ekaina 2015

KULTUR ETXEKO UDAKO TAILERRAK

Haurentzako zeramikazko tailerra

KULTUR ETXEKO HONDARTZARAKO BIDAIAK KANPAINA BERRIA

Irteera guztiak goizeko 9:00etan, Araba kalean, (Telefonica eraikuntzan). Gutxi gorabeherako itzulera: 20:00etan.

“REFORAMURRIO ENPRESALDEA” ENPRESEN HAZITEGI ETA ZENTROAK 10 urte bete ditu

Ekainean irekita egongo da moduluetara sartzeko eskaerak aurkezteko deialdia.

Ekainaren 20an, larunbata, Udako Solstizioaren jaia Aresketamendi. Ateak zabalik eguna.

Datorren ekainaren 20an Aresketamendiko energia berriztagarrien parkean udako solstizioaren jaia ospatuko da

UDA HONETAN UDAL IGERILEKUAK EKAINAREN 13TIK IRAILAREN 13RA EGONGO DIRA ZABALIK

Amurrion, udal-igerilekuak ekainaren 13tik irailaren 13ra egongo dira zabalik, 10:30etik 20:30era, astelehenetik igandera. Uztailaren 1etik abuztuaren 11ra, berriz, 10:30etik 21:00etara egongo dira zabalik.

AMURRIOKO OSASUN ZENTRO BERRIA MENDIKO KALEKO 3. ZENBAKIAN DAGOEN ORUBEAN ERAIKIKO DA.

Osakidetzak osasun-zentro berria izango du Amurrion. Mendiko kaleko 3. zenbakian dagoen orubean eraikiko da, Juan Urrutia udal-parkearen ondoan, zehazki, Azkarraga izenez ezaguna den baserri zaharra dagoen tokian.

Ba al dakizu zer diren profesionaltasun-ziurtagiriak? Prestakuntza praktiko eta malgu bat da, titulazio bat lortzeko

Kualifikatu egin nahi baduzu enplegua aurkitzeko edo birkualifikatu lan-aukerak hobetzeko, profesionaltasun-ziurtagirien ikastaroak egiteko aukera duzu.

AMURRIOK ABIAN JARRI DU HERRITARREK PARTE HARTZEKO PROZESUA, HERRIKO PAISAIAREN EKINTZA PLANA EGITEKO

Amurrioko Udala Amurrio Hiribilduko Paisaiaren Ekintza Plana idazten ari da, Sigi-Saga Estudios Territoriales enpresaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko Lurralde-on ikertaldearen laguntza teknikoarekin. Ikertu beharreko paisaiari buruzko hasierako diagnostikoa egin da, eta datozen hilabeteotan plana eta kudeaketa-neurriak zehaztuko dira.

AMURRIOKO UDALAK 300 GORABEHERATIK GORA KUDEATU DITU 2015ean, AUZO BEGIRALEARI ESKER

Amurrioko auzo-begiraleak helburu du amurrioarren gorabeherak eta ekarpenak biltzea, udalerria hobetze aldera. Bada, 2015 honetan, oraingoz, herritarren 300 gorabehera edo proposamen baino gehiago jaso ditu. Horrela, 2014ko datuak gainditu dira, orduko ekitaldi osoan 300 inguru bildu baitziren.

GOGORATU: SAN JOSE AUZOAN ZIRKULAZIO ARAU BERRIAK EZARRI DIRA OBRAK AMAITU OSTEAN

2013an abiarazi ziren Amurrioko San Jose auzoko Zabaleko kalea osorik egokitzeko obrak, eta 2015ean amaitu dira. Urbanizazio-obra horiek direla eta, ibilgailuen trafikoaren inguruko araudi berri bat ezarri da, oinezkoen guneak berriro diseinatu dira eta instalazioak berritu dira.

Orriak