Noticias

Abendua 2015

GABONETAN IZOTZ SINTETIKOZKO PATINAJE PISTA BAT IZANGO DUGU BIGARREN URTEZ

Bigarren urtez, Amurrioko herritarrek izotz sintetikoaren gainean patinatu ahal izango dute Gabonetan. Armuruko San Anton plaza patinaje-pista bihurtuko da bost egunez, abenduaren 26tik 30era bitartean, 10:30etik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara.

Urtarrilaren 2tik 5era bitartean Gabonetako haur-parkeak berriro zabalduko ditu ateak Bañueta Kiroldegian.

Hamalau urtera arteko haur eta gazteentzako jolasak eta jarduerak egongo dira.

Udalak elkarretaratzea deituko du genero-indarkeria dela eta emakume bat hiltzen den bakoitzean, gertakariaren biharamunean

Amurrioko Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez, genero-indarkeria dela eta emakume bat erailtzen duten aldiro elkarretaratze bat egiteko kon

Amurrio Antzokira ongi etorria emateko Programa

Amurrioko Udalak kultura-ohiturak sustazeko asmotan, 2016 urtean 18 urte beteko dituzten Amurrioko pertsonei Amurrio Antzokian 4 filma ikusteko zinebonoa emango die.

Amurriok klima-aldaketari buruz Parisen egin den biltzarrean hartu du parte. Bertan, klima aldaketa geldiarazteko legez loteslea den akordioa erdietsi da.

Herrialde garatuek zein garabidean dauden herrialdeek karbono gutxiko ekonomiaranzko trantsizioa kudeatzeko konpromisoa hartzen duten lehenengo akordioa da. Parte hartu duten 195 herrialdeek hitzeman dute helburu historikoa beteko dutela: isuri netoa zero izatea, hau da, atmosferara isurtzen dugunaren eta naturalki xurgatzen denaren arteko oreka lortzea. Hortaz, energia garbiak izango dira hitzemate hori betetzeko modurik egokiena, merkeena eta eraginkorrena.

“Reforamurrio Enpresaldea” enpresen hazitegi eta zentroko moduluetan sartzeko deialdi berria

Abenduaren 1etik 30era bitartean zabalik egongo da Reforamurrio Enpresaldea enpresa-hazitegi eta -zentroko moduluetan edo bulegoetan (alokairu bidez) sartzeko eskaerak egiteko epea. Zerbitzuen sektorean (“bulegoak”) lan egiten edo egingo duten enpresa edo pertsona sustatzaileentzat dira lokalak.

AURTENGO ABENDUAN HERRITARREK BERRIRO ERE ESKURATU AHAL IZANGO DUTE AMURRIOKO ANTZOKIKO KIDE TXARTELA ETA ZINEBONUAK

Amurrio An¬tzokia inicia en diciembre su campaña “En Navidad regala Cultura” manteniendo los precios de este año. Se trata de la iniciativa anual de fidelización de su público. Como en las últimas campañas se ofrece la posibilidad de adquirir de cara a la programación de artes escénicas del próximo año 2016 el carnet de persona asociada al cine-teatro municipal amurrioarra. La tarifa es de 20 € y las personas poseedoras del citado carné cuentan con una serie de ventajas.

Azaroa 2015

Udalak herritarrak animatu nahi ditu Euskadin garraio jasangarria sustatzeko Eusko Jaurlaritzak sortu duen webgunea erabiltzera

Bertan, garraio publikoari, autoa partekatzeko zerbitzuei, mailegatu daitezkeen bizikletei eta bizikletentzako bideei buruzko informazioa ageri da.

ABENDUAREN 10EAN EGINGO DA AIARAKO KUADRILLAKO ADINEKOEN XVI. TOPAKETA

Aiarako Kuadrillako Adinekoen XVI. Topaketa abenduaren 10ean egingo da, Laudion, eta Aiarako Kuadrillak antolatu eta babestuko du.

Amurriok, Euskal Herriko beste 9 udalekin batera, «Compact of Mayors» izenpetu du, klima aldaketari aurre egiteko

Amurrioko, Areatzako, Balmasedako, Bilboko, Donostiako, Durangoko, Errenteriako, Legazpiko, Tolosako eta Gasteizko udalak publikoki errekonozitu dituzte Compact of Mayors ekimenarekin bat egiteagatik, Donostiako Kursaal jauregian azaroaren 25ean egindako ekitaldi batean. Compact of Mayors munduan egin den ahalegin kooperatibo handiena da, negutegi-efektuko gas-isuriak murrizteko, aurrerapenen jarraipena egiteko, eta klima-aldaketaren eraginetara egokitzeko.

Orriak