Noticias

Azaroa 2015

HONDAKIN ORGANIKOEN INGURUAN EGINGO DUTE LAN IKASTETXEEK AURTEN ESKOLAKO AGENDA 21EN

Amurrion hasiera emango zaio Eskolako Agenda 21en ikasturte berriari. Aurreko ikasturtean, hondakinen kudeaketaren inguruan egin zuten lan, eta aurten hondakin organikoaren gaiari helduko diote, hondakin organikoen edukiontziaren (edo bosgarren edukiontziaren) erabilera areagotze aldera; izan ere, Amurrion badago jada edukiontzia.

IBILBIDE OSASUNGARRIEN AURKEZPENA BERTAN BEHERA GERATUKO DA.

Eguraldi iragarpena dela eta, larunbat honetarako, azaroak 21, goizeko 11:00etan Abiaga Kalean Bañueta Kiroldegiaren parean deitutako ibilbide osas

AZAROAREN 28an JARDUERA HAUEK EGINGO DIRA AMURRIOKO GARBIGUNEAN, HONDAKINEN EUROPAKO ASTEARI AMAIERA EMATEKO

HAUXE DA AURTENGO ASTEAREN GAIA: “DESMATERIALIZAZIOA: GUTXIAGOREKIN, GEHIAGO”. Hau da, hondakinik ez sortzea sustatu nahi da. Horretarako, erabiltzen ditugun materialen bizialdia luzatu behar dugu, materialoi beste erabilera bat emanez edo behar ez ditugunak beste norbaitekin partekatuz, adibidez

San Joseko Arenalde Herritar Elkarteak arteterapiako jarduerak antolatu ditu hirugarren adinekoentzat

“Bakarrik egoteaz aspertuta?” lelopean, Amurrioko San Jose auzoko Arenalde Herritar Elkarteak hirugarren adinekoentzako zenbait jarduera antolatu ditu.

Kalitate-sistema ISO 9001: 2015 berrira egokitzeko ikastaroa

Amurrio Bideanek 4 orduko ikastaro bat antolatu du abenduaren 1erako, ziurtapena duten eta baldintza berriak interpretatzeko eta aplikatzeko jarraibideak ezagutu nahi dituzten enpresentzat.

Azaroaren 13tik 15era, “Amurrio Hiribildua” Nazioarteko XXII. Judo Txapelketa eta Junior Judoko Espainiako Superkopa jokatuko dira Amurrion.

Yahaira Aguirre judoka olinpiko bizkaitarrak entrenamendu-saio bat zuzenduko du Bañueta Kiroldegian.

Interneteko berritasunei buruzko jardunaldia ReforAmurrio Enpresaldean

Azaroaren 19an (osteguna) Enpresa Digitalaren ostegun digitalak itzuliko dira Amurrio Bidean-era, #i2015 ezagutzen zenuena historia da dagoeneko jardunaldiaren edizio berri batekin.

Amurrion lau hiri-zirkuitu osasungarri seinaleztatu dituzte; batzuk plazatik abiatzen dira, eta besteak, Bañuetatik

Amurrioko Udalak, Amurrioko Osasun Etxearen eta Osakidetzaren laguntzarekin, kirola osasun-iturri gisa sustatu nahi du egitasmo honen bidez.

PERTSONA EKINTZAILEEI ZUZENDUTAKO LAU TAILER ANTOLATU DIRA GURE ESKUALDEAN

“Ekonomia eta Finantzaketa Plana egiteko gakoak” tailerra emango dute, abenduaren 10ean, Amurrio Bidean elkartean.

Aurreraka elkarteak haur-masajearen inguruko bigarren tailerra egingo du azaroaren 14tik abenduaren 12ra, bost saiotan

Amurrioko Aurreraka Emakumeen Elkarteak haur-masajearen inguruko beste tailer bat antolatu du 0 eta 12 hilabete arteko haurrak dituzten familientzat, azaroaren 14tik aurrera. Elkarteak Udaleko Berdintasun Arloaren laguntza izan du.

Orriak