Noticias

Ekaina 2014

EKINTZAILEENTZAKO LABORATEGIA

2010eko maiatzean Ekintzaileentzako Laborategi berria inauguratu zen Reforamurrio Enpresaldearen bigarren solairuan. Leku horretan eskuragarri dago, doan, informatika-ekipamendua, internet konexioa eta kontsulta-materiala (enpresak kudeatzeko softwarea, arlo horretan espezializatutako aldizkariak eta prentsa, enpresak sortzearen eta enpresen kudeaketa hobetzearen inguruko azken argitalpenak, eta abar).

“Reforamurrio Enpresaldea” haztegi eta enpresa- zentroaren moduluetara sarbidea izateko deialdi berria

Ekainaren 2tik 30era irekita egongo da Reforamurrio Enpresaldea haztegi eta enpresa-zentroko modulu eta bulegoetara errentamendu-arautegian sarbide-eskaera aurkezteko epea. Lokalak zerbitzuen sektorean (“Bulegoak”) lan egiten duten edo lan egingo duten enpresa edo pertsona sustatzaileei daude zuzenduta.

Hamabi pertsona kontratatuko dira, natura- eta hiri-eremuetan mantentze-lanak egiteko

Amurrioko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu du Arabako Sartu Elkartearekin, Amurrioko langabeak lanean sartzea sustatzeko.

Interesa dutenek “Natura- eta hiri-eremu publikoen mantentze-lana” izeneko programan parte hartzeko aukera izango dute. Programa horretan honako hau sartzen da: prestakuntza-etapa bat eta lanaldi partzialeko (% 76,92) 6 hilabeteko lan-kontratua, gehienez ere hamabi pertsonentzat.

Amurrioko udal-liburutegiak internet sarbidea doan jarriko du helduen gelan

Amurrioko udal-liburutegiak Interneterako sarbidea doan jarriko du helduen gelan.
Zerbitzu horren helburua da jendeari erraztasunak ematea hezkuntzaren, kulturaren eta oro har ikerketaren inguruko informazioa bilatzeko.

Orriak