Noticias

Azaroa 2015

Datorren asteartean, hilak 24, Amurrio Hiribilduko VIII Gabon Kanta Errondan izena emateko epea zabalik

Amurrio Hiriko VIII. Gabon Kanta Erronda Amurrion burutuko da 2015ko abenduaren 23an, eta datorren azaroaren 24tik aurrera taldeek lehiaketan izena eman ahal izango dute. Aurreko urteetan bezala koroek gutxienez 8 partaide izan beharko dituzte eta bi kategorietako zeinetan parte hartuko duten erabaki beharko dute, ohiko koro edo propio erronda honetarako bildutako lagun talde koroa.

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

AMURRIOKO UDALAK, “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna” dela eta, kompromiso hartzen du emakumeen kontrako indarkeria matxistaren arrastorik ez dagoen bizi-espazio komunak sortzeko, eta emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunean oinarritutako ereduak izango dituzten herri eta herrialde libreak lortzeko.

Topaketa BB orokorra: AMURRION. AZAROAK 28, ZAPATUA

BB Topaketa elkargunerako, hartu-emanerako eta urte osoan zehar egindako lana baloratzeko jardunaldia da.

HONDAKIN ORGANIKOEN INGURUAN EGINGO DUTE LAN IKASTETXEEK AURTEN ESKOLAKO AGENDA 21EN

Amurrion hasiera emango zaio Eskolako Agenda 21en ikasturte berriari. Aurreko ikasturtean, hondakinen kudeaketaren inguruan egin zuten lan, eta aurten hondakin organikoaren gaiari helduko diote, hondakin organikoen edukiontziaren (edo bosgarren edukiontziaren) erabilera areagotze aldera; izan ere, Amurrion badago jada edukiontzia.

IBILBIDE OSASUNGARRIEN AURKEZPENA BERTAN BEHERA GERATUKO DA.

Eguraldi iragarpena dela eta, larunbat honetarako, azaroak 21, goizeko 11:00etan Abiaga Kalean Bañueta Kiroldegiaren parean deitutako ibilbide osas

AZAROAREN 28an JARDUERA HAUEK EGINGO DIRA AMURRIOKO GARBIGUNEAN, HONDAKINEN EUROPAKO ASTEARI AMAIERA EMATEKO

HAUXE DA AURTENGO ASTEAREN GAIA: “DESMATERIALIZAZIOA: GUTXIAGOREKIN, GEHIAGO”. Hau da, hondakinik ez sortzea sustatu nahi da. Horretarako, erabiltzen ditugun materialen bizialdia luzatu behar dugu, materialoi beste erabilera bat emanez edo behar ez ditugunak beste norbaitekin partekatuz, adibidez

San Joseko Arenalde Herritar Elkarteak arteterapiako jarduerak antolatu ditu hirugarren adinekoentzat

“Bakarrik egoteaz aspertuta?” lelopean, Amurrioko San Jose auzoko Arenalde Herritar Elkarteak hirugarren adinekoentzako zenbait jarduera antolatu ditu.

Kalitate-sistema ISO 9001: 2015 berrira egokitzeko ikastaroa

Amurrio Bideanek 4 orduko ikastaro bat antolatu du abenduaren 1erako, ziurtapena duten eta baldintza berriak interpretatzeko eta aplikatzeko jarraibideak ezagutu nahi dituzten enpresentzat.

Azaroaren 13tik 15era, “Amurrio Hiribildua” Nazioarteko XXII. Judo Txapelketa eta Junior Judoko Espainiako Superkopa jokatuko dira Amurrion.

Yahaira Aguirre judoka olinpiko bizkaitarrak entrenamendu-saio bat zuzenduko du Bañueta Kiroldegian.

Interneteko berritasunei buruzko jardunaldia ReforAmurrio Enpresaldean

Azaroaren 19an (osteguna) Enpresa Digitalaren ostegun digitalak itzuliko dira Amurrio Bidean-era, #i2015 ezagutzen zenuena historia da dagoeneko jardunaldiaren edizio berri batekin.

Orriak