Noticias

Martxoa 2016

Jalgi Hadi, aisialdia euskaraz Pazko Asterako

Aurten ere, Jalgi Hadi programak aisialdia eta euskara sustatuko ditu herriko haur eta gaztetxoen artean, Pazko Astean.

Frontoi kalean egingo den urbanizazioari buruzko informazio-bilkura

Udalak informazio-bilkura baterako deialdia egin die Frontoi kaleko bizilagunei. Bilkura hilaren 10ean, ostegunean, egingo da, arratsaldeko zazpietan, osoko bilkuren aretoan. Horren helburua da etorkizuneko urbanizazioaren xehetasunak azaltzea, egingo diren obren berri ematea eta bertaratuek egin ditzaketen kontsultei erantzutea.

Herritarrei egindako galdeketan agerian geratu da inbertsio handiagoa egin behar dela Gizarte Ongizatea, Hirigintza eta Ingurumena arloetan

Hainbat proposamen jaso dira; esaterako, haur-parke estali bat, anbulatorio berri bat eta hondakin-urentzako araztegi bat sortzea.

Martxoak 8 adierazpen instituzionala

Udalerri eta Eskualdeetako Gobernuek bat egin dute Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren alde, Europan eta Munduan

Administrazio-batzordeek eskaeraren araberako garraio-zerbitzu bat dute Amurriora iristeko

Arabako Foru Aldundiak taxi-zerbitzu bat jarri du herri arteko autobus-geltokirik ez duten herritarrentzat, bidaiariak gertuen dagoen geltokira eramateko.

Liburutegiko animazio-jarduerak

Martxoan eta apirilean hainbat jarduera egingo dira haur-liburutegian, txikienengan irakurtzeko interesa pizteko asmoz. Liburutegiaren urteurrenaren harira, haurrentzako ipuin-kontalari bat izango da martxoaren 16an, arratsaldeko bostetan. Iñaki Carreterok euskarazko “Mamua Liburua” istorioa kontatutako du, 5 urtetik aurrerako haurrentzat.

Musika eskolako ikasleek eta irakasleek emakume musikagileen omenezko kontzertua eskainiko dute.

Larunbat honetan, Antzokiko agertokiak emakume musikagileei omenaldia egingo die. Kontzertu hori martxoaren 8ko programazioaren baitan egingo da, eta udal musika eskolako ikasleek eta irakasleek eskainiko dute.

Antzokiak “María en tierra de nadie” film dokumentala emango du.

Proposamen horrek lotura du azken egun hauetan Elexondoko pasealekuan ikusgai egon den erakusketarekin. Erakusketa horretan, Erdialdeko Amerika, munduko eskualderik bortitzena, ezagutu dugu argazkien bitartez.

Martxoaren 8a ospatzeko jarduerak

Berdintasun Arloak hainbat jarduera antolatu ditu datozen egunetarako, martxoaren 8aren, Emakumearen Nazioarteko Egunaren, harira.Egun horretarako ekintzetako bat da, esaterako, La Casonan antolatu den erakusketa: “Euskal feminismoa irudietan”. Martxoaren 4tik 17ra egongo da ikusgai.

Orriak