Noticias

Maiatza 2016

Amurrioko Eskolako Agenda 21ek zenbait ekintza proposatu ditu materia organikoaren kudeaketa hobetzeko

Ikastetxe hauetako ikasleek hogei eskaera inguru bildu dituzte: Virgen Niña, Zabaleko, Aresketa ikastola, Zaraobe institutua eta Lukas Rey.

#GazteEkin, Aguake arroilaren jaitsiera

Gazteentzako euskarazko aisia-programaren hurrengo irteera hilaren 22an, igandean, izango da. Prezioa 17,68 eurokoa da Amurrion, Aiaran, Artziniegan eta Urduña erroldatutakoentzat eta 32,74 eurokoa erroldatu gabekoentzat, baldin eta euren udalek diruz laguntzen ez badute. Amurrioko Kultur Etxean, Urduñako Euskara zerbitzuan, eta Artziniega Udaletxean eman daiteke izena

Baserritarren azoka tokiz aldatuko da maiatzaren 13an, eta Iturralde kaleko oinezkoen gunean egingo da

Maiatzaren 13tik aurrera, egun Juan Urrutia plazan egin ohi den baserritarren azoka tokiz aldatuko da, eta Iturralde kaleko oinezkoen gunean egingo da.

Ireki da emakumeentzako autodefentsa-ikastaroan izena emateko epea

Ikastaroa ekainaren 3an eta 4an izango da.

Arabako Foru Aldundiak onartu du Artomañako ur horniduraren obrak kontratatzea

Milioi eta erdi euroko aurrekontuarekin ekingo zaio obra horien lehenengo faseari, herri horretako ur hornidura hobetzearren, zeren, gaur egun, agorraldietan, tanga kamioien bidez hornitu behar izaten baitira herritarrak urez.

“Emakumea, deserria, edertasuna” erakusketa Bañueta Kiroldegian

“Emakumea, deserria, edertasuna”, maiatzaren 6tik 20ra bitartean Bañueta kiroldegian ikusgai egongo den erakusketa, Amurrioko Udaleko Berdintasun Sailak antolatu du. Argazki-erakusketa horretako obrak Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak (ACNUR) bildu eta laga dizkio udalerriari. Hainbat argazkilarik egindako 20 argazki ikusi ahal izango dira

“Papiroflexia bidez egindako iguarrakoaren ideiaren sorrera eskuz egindako lanean",azaldu du Juan Diego Ingelmok, lehiaketaren irabazleak.

Juan Diego Ingelmok aurkeztutako lanak irabazi du 2016ko Jaietako Kartelen Lehiaketa. Kartelaren izenburua "Musuzapia" da, eta omenaldia egiten dio jaien hasierari, urteko sei egunik berezienei hasiera ematen dion ekitaldiari.

“Street Art Amurrion”, tokiko merkataritza dinamizatzeko ekimena

Amurrio Bidean udal-sozietate publikoak eta APYMCA udalerriko merkatarien elkarteak “Street Art Amurrion” ekimena aurkeztu dute.

Informazio Oharra:Uren, hondakinen eta estolderiaren zerbitzua

2015. urteko laugarren hiruhilekora arte, Amurriok banku bidezko ordainketa bakarra egiten zuen uren, hondakinen eta estolderiaren zerbitzua ordaintzeko. 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, Kantauriko Urkidetza Ur Partzuergoa arduratzen da udalerria urez hornitzeaz eta estolderia mantentzeaz. Egoera berri hori dela eta, hemendik aurrera bereiz ordainduko dira zerbitzu horiek eta hondakinen zerbitzua

Orriak