Noticias

Urtarrila 2016

“Nagusiak Bizitzen”

Aste honetan amaiera eman diogu “Nagusiak Bizitzen” Amurrioko programari. Beren hazkunde pertsonala lantzen jarraitu nahi duten pertsona talde paregabearekin lan egiteko aukera izan da, potentzialtasunak optimizatuz eta adinean aurrera egin ahala gertatu ahal izan zaizkien galera batzuk (fisikoak zein mentalak) konpentsatuz.

Amurriok herriko familiei lagunduko die eskolan aurrez izena emateko izapideak egiten

Udalerriko ikastetxeek urtarrilaren 25ean, astelehenean, irekiko dute 2016-2017 ikasturtean aurrez izena emateko epea. Epe hori otsailaren 5ean amaituko da.Izena emateko, beharrezkoa da adingabearen errolda-agiria. Hori dela eta, kudeaketa errazteko asmoz, eta agiri horren bila udaletxera etortzeko beharrik izan ez dezaten, Udalak eskolatze-adinean dauden haurrak dituzten familien etxeetara gutun bat bidali du, eta bertan familiaren errolda-ziurtagiria erantsi du. Guztira, 195 eskutitz igorri dira.

Amurrioko Udalak Gasteizen garraio publikoa erabili behar dutenen eskaintza kontuan hartu du eta BAT txartela herrian bertan erostea ahalbidetu du

Udalak BAT txartela egitea erraztuko die herritarrei. Txartel hori Amurrio-Gasteiz, Amurrrio-Aiara bidea autobusetan erabiltzeko txartela da eta egin nahi dutenek udalbatzaren etxearen beheko solairuan dagoen salmahaian erosi beharko dute hiru eurotan.

Zabaleko ikastetxea ez da itxiko

Aste honetan informazio iluna atera da Zabaleko Ikastetxearen gainean. Hortaz, Amurrioko Udalak eta ikastetxeko zuzendaritzak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Euskara eta Kultura Sailarekin baieztaturik, ikastetxeak ateak zabalik mantenduko dituela eta datozen urteotan jarraituko duela adierazten dute aho batez.

Urtarrilaren 22an eta 23an elikagaiak jasoko dira Amurrioko supermerkatuetan, Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetarako.

Urtero bezala, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoari laguntzeko elkarte solidarioek hasiera emango diote Tindufeko (Aljeria) Errefuxiatuen Ka

Amurrio Fitur-en dago

Gaur irekiko da Madrilen Fitur, Turismoaren Nazioarteko Azoka, eta Amurrio bertan egongo da, Arabaren eta Aiarako Eskualdearen standean. Nerbioiko Parke Lineala da eskaintzen duen elementu erakargarrietako bat. Zortzi kilometro pasa dituen ibai-ibilbide honek Laudio, Amurrio eta Aiara lotzen ditu.

Amurrio Bideanek HAZILAN programa jarri du martxan, eskualdeko gazteei lan munduan sartzen laguntzeko

20 eta 35 urte artean dituzu? Lanbide Heziketako edo unibertsitate-mailako ikasketak dituzu? Lana aurkitzeko zailtasunak dituzu?

Amurriok bi eremu berri sortu ditu txakurrak solte ibiltzeko, bata Goikolarran eta bestea Maskuribain.

Eguneroko txakurrentzako eremuen erabilpena egiaztatu ondoren, Amurrioko Udalak eremu horiek handitzea eta dagoeneko daudenei beste bi berri gehitzea erabaki du, guztira hamabi eremu izanda.

Orriak