Noticias

Urria 2018

Amurrioko Udalak euskararen erabilera bultzatuko du enpresa eta kirol arloetan

Hitzarmena sinatuko da Iñauxa-Mubea eta Amurriofer enpresekin, euskara plana diseinatzeko. Etorkizuna futbol taldeak, Udalarekin batera, euskararen normalizaziorako egitasmoa eramango du aurrera, 6 urteko umeekin.

Aztarna elkarteak Hirugarren Onomastika Topaketa egingo du urriaren 27an El Reforren

Amurrioko Hirugarren Onomastika Topaketak etnografian eta toponimian jarriko du arreta. Ekimena Aztarna elkarteak antolatu du eta urriaren 27an (larunbata) egingo da, El Reforreko bulegoetan. Izen-emateak urriaren 19ra arte egin ahal izango dira, Kultur Etxean (telefonoa: 945891450; helbide elektronikoa: kulturetxea@amurrio.org). Bazkarian parte hartu nahi dutenek 15 euro ordaindu beharko dituzte. Informazio gehiago izateko, web orri hau bisita daiteke: aztarna.es.

Amurriok prebentzioaren astea ospatuko du azaroan

Azaroaren 7an eta 14an bihotz-biriketako bizkortze tailer bi emango dira.

Tokiko produktuen salmenta kolektiboko esperientziak. Lankidetzan arituko gara?

Urriaren 22an, 11:00etatik 12:30era bitartean, nekazaritzako elikagaien sektoreko lankidetza-esperientziak partekatzeko jardunaldi bat egingo da ReforAmurrio Enpresaldean.

La Casonak aldi berean egongo diren bi erakusketa jasoko ditu datorren urriaren 26ra arte

Ilustrazio Zientifikoko Nazioarteko Sarian biltzen diren ilustrazio zientifikoz osatutako erakusketa eta José Miguel Llanoren ‘Hiriko Txirrindulariak Ciclistas Urbanxs’ erakusketa.

Amurriok ‘Memoria Eraikiz’ erakusketaren estreinaldia jasoko du

Erakusketak, indarkeria matxisten biktima izan diren eta bizirik irtetea lortu duten emakumeen ahotsak zabaltzen ditu.

AMURRIOK MIKOTURISMO EGUNEN XV. EDIZIOA OSPATUKO DU

Amurrio Bideanek, Amurrioko Udaleko tokiko garapen agentziak ‘Mikoturismo Egunak’ ekimena antolatu du beste urte batez. XV. edizio honetan hiru asteburu izango ditugu, eta perretxikoak dastatu ahal izango dira hainbat tabernatan, XIII. Pintxo Lehiaketaren barruan. Horrez gain, ez dira faltako perretxikoen sailkapena eta erakusketa udal pilotalekuan.

Amurrioko Udalak 10,24 baso hektarea birlandatuko ditu

Amurrioko Udalak, udalerriko hainbat lur-sailetan, Erroiaspe, Estaketa, Sastra, Lupetza, Pardio eta Arregikozelai guneetan, dauden 10,24 hektarea z

Amurrio eta Ecovidrio elkarlanean arituko dira bularreko minbiziaren kontrako borrokaren aldeko “Birziklatu Beira Emakumeen Alde” kanpainan

Ekimenaren helburua, herritarrak beirazko edukiontziak birziklatzera gonbidatzea da, kausa on bati laguntzeko eta bularreko minbiziaren kontra borrokatzeko.

Gerra Zibilaren euskal fronteari buruzko lan arkeologikoak berriro martxan jarriko dira San Pedro mendian urriaren 15etik aurrera

Talde arkeologiko batek, Josu Santamarina Otaolak (UPV-EHU) zuzendua, San Pedro Beratza mendiko Gerra Zibilaren euskal fronte ikertzeari ekingo dio

Orriak