Solte dauden txakurrentzako aisialdi eremuak

Amurriok eremu berdegune eta aisialdirako gune ugari ditu. Herritarren aldetik balorazio ona jaso ohi dute, eta, Udaleko lorezaintza-zerbitzuen mantenuari eta zaintzari esker, nagusi nahiz txikiek goza dezakete gune horiez.

Bestalde, gero eta ohikoagoa da Amurrio udalerrian txakurrak ikustea, eta horiek oinarrizko beharrizanak eta arauak dituzte; besteak beste, higienea, osasuna, bizi-kalitatea eta gizalegea.

Beharrizan horiek eta udalerrian dauden berdeguneak aintzat hartuta, aisialdirako 12 gune prestatu dira (horietako batzuk ordutegi jakin batekin), eta bertan aske egon daitezke txakurrak(salbuespen bakarra ezarri da arriskutsuak izan daitezkeen txakur arrazatzat jotzen direnen kasuan: ezin izango dira inola ere aske ibili).Guztira 40.000 m2 baino gehiago prestatu dira.

Hona hemen prestatutako guneak:

 

Txakur bat badaukazu, ez ahaztu…

    • Identifikatu eta erroldan sartu behar duzula.

    • Txakurren gorozkiak jaso (baita aisialdirako guneetan ere) eta paperontzi edo edukiontzi batera bota behar dituzula.

    • Kontrolpean eta lotuta eraman behar duzula, horretarako prestatutako guneetan salbu. Gune batzuetan, jarritako ordutegia bete behar da.

    • Arriskutsuak izan daitezkeen txakurren kasuan, administrazio-lizentzia lortu behar duzula.

    • Oro har, animaliak edukitzeari eta babesteari buruzko ordenantza arautzailea bete behar duzula.

Documentuak