Hondakinak kudeatzea

Hondakinak substantziak edo objektuak dira, erabiltzen dituen pertsonarentzat erabilezin bihurtu ondoren, bota egiten direnak. Bada, hondakinen ekoizpena larritzeko moduan handitu da azken 20 urteotan: lurzoruaren kutsaduraren eragile handienetako bat dira. 

Egungo ingurumen-irtenbideen gakoetako bat da hondakin horien kudeaketa egokia egitea. Horren bidez, honako hauek lortzen dira:

- Bestela abandonatu egingo liratekeen material asko berrerabiltzea.

- Lehengaien eta energiaren erabilera ekonomizatzea.

- Hondakindegira bidaltzen den hondakin-kopurua murriztea.

Amurrion, hondakinak Aiarako Eskualdearen bidez kudeatzen dira.

 

Edukiontziak

 

ZER BOTA DAITEKEEN EDUKIONTZIETARA:

Edukiontzi grisa. birziklatzen ez den zaborra: zeramika-hondakinak, pixoihalak eta konpresak, zigarrokinak, erraztatu ondorengo hondakinak, espartzuak, etab.

Edukiontzi marroia. Hondakin organikoak: fruta-, barazki-, haragi- eta arrain-hondakinak, azalak, kuzinatutako elikagaiak, kafe- eta infusio-hondakinak, kortxoak, baratzezaintzako eta lorezaintzako hondakinak, etab.

Edukiontzi berdea. Beirazko poto eta botilak, tapoi eta estalkirik gabe.

Edukiontzi horia. Ontzi arinak: latak, plastikozko ontziak, brikak, porexpanezko erretiluak eta plastikozko poltsak.

Edukiontzi urdina. Papera eta kartoia: egunkariak, aldizkariak, kartoizko kutxa eta edukiontziak, kartoizko arrautza-ontziak, paperezko orriak.

Edukiontzi zuria (ehun-gaiak). Arropa eta oinetakoak. Kale hauetan daude: Araba, Armurubenta, Armurulanda plaza eta Garbigunea.

Edukiontzi laranjak (olioa). Landare-olioa. Kale hauetan daude: Landako kalea, Txantxangorri kalearen aurrealdea, Telefónica eraikina, San José auzoa, elizaren alboan eta Alimentación Cruz-en alboan.

Minipuntos: Pilas, CDs, Telefonos móviles, RAEES (Residuos de aparatos eléctricos y electrónicos), bombillas, Toner y Tapones. Ubicados en Edificios telefónica, San Antón y calle Landako

 Deskargatu informazio-triptikoa.

 

ORDUTEGIA:

Usaina duten hondakinak (materia organikoa eta zaborra) gauez bota behar dira, biharamun goizean batu ditzaten eta ahalik eta arazo gutxiena eragin dezaten.

 

Hondakin handiak

 

Armairuak, telebistak, koltxoiak, egurra eta bestelako hondakin handiak biltzea.

 

BILTZEKO ORDUTEGIA:

Hondakinak ostegun gauean utzi beharko dira, hondakinak uzteko ohiko ordutegian.

Ostiral goiz guztietan bilduko dira.

 

NON UTZI:

Zabor-edukiontzien ondoan.

Egoera onean dauden altzariak biltzea: berrerabiltzeko moduko altzariak bota nahi badira, enpresa kudeatzailea etxera bertaratuko da, horiek biltzera, betiere telefonoz deitzen bazaie (900720631). 

 

Garbigune

 

 

Larrabe

Teléfonoak: 945 214 383  // 608 42 50 91

Emaila: garbigunedeamurrio@hotmail.com

Facebook: Garbigune de Amurrio Elder Medioambiente

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 10:00tatik a 14:00tara eta 15:00tatik a 18:00tara.

 

Larunbatero  09:00tatik 14:00tara.

 

Garbiguneak etxe-hondakinak eta antzekoak jasotzeko zentroak dira. Hondakin hauen ezaugarriak direla eta ... 

Haien kopurura dela eta, hiri-hondakinak jasotzeko ohizko edukiontzietan ezin dira bota.

Gainera hondakin hauek berrerabili, birziklatu eta balorizatu ahal dira.

  

NORK ERABIL DITZAKE?

- Etxebizitzak

- Enpresa txiki eta ertainak

- Denda txikiak

- Bulegoak

- Ostalaritza

- Nekazaritzako ustiategiak

 

NORK EZIN DITU ERABILI?

- Hiri hondakinak jasotzen dituzten enpresak, zeinen zerbitzuek konzesio bereziak baitituzte eta eskuarki jasotako hondakinak zabortegian, edota eliminazio edo tratemendu puntu egoki batean botatzen dituzte.

- Hondakin arriskutsuak eta ez arriskutsuen kudeatzileak

- Industria oro har

- Saltegi handiak

 

ETXE-HONDAKIN EZ ARRISKUTSUAK

* CDak eta DVDak

* Zenbait tamaina handiko tresna (koltxoiak...)

* Zurezko ontziak

* Etxe-ontziak

* Obra txikiko hondakinak ( adreiluak, teilak, harriak, igeltsua, zura, beira laua...)

* Metalak

* Altzariak

* Pneumatikoak (1,20m baino gutxiagoko diametroa)

* Paletak

* Papera eta kartoia

* Plastikoak eta enbalajea

* Arropak, oinetakoak, oihalak…

* Inausketa eta lorezaintza hondakinak

* Beira eta beira laua

 

ETXE- HONDAKIN ARRISKUTSUAK

* Motor olioa eta landare olioa

* Aerosolak produktuarekin

* Bateriak (nikel-kadmiozkoak, berunezkoak, ioi-litiozkoak…)

* Tinta-kartutxoak eta tonerrak

* Etxeko hondakin arriskutsuen ontziak (garbiketa-produktuak...)

* Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen ontziak

* Pintura-ontziak hutsik

* Aerosol ontziak hutsik

* Obra txikiko zuntz-zementua

* Bonbillak eta fluoreszenteak

* Tamaina handiko etxetresna elektrikoak (hozkailua, labea, arropa-garbigailua...)

* Tamaina ertain/txikiko etxetresna elektrikoak (mikrouhin-labeak, telebistak, irabiagailua,..)

* Botoi-pilak, pila alkalinoak, eta grafito-pilak tamaina desberdinetakoak

* Pinturak, bernizak eta disolbatzaileak (halogenatuak eta ez halogenatuak)

* Iraungita dauden landare-osasunarentzako produktuak

* Erradiografiak

* Hondakin informatikoak (ordenagailuak, teklatuak,...)

* Etxeko hondakin arriskutsuak (garbiketa-produktuak...)

 

Biltzen EZ diren HONDAKINAK

* Aurreko zerrendan ez dauden hondakinak

* Animalia hilak

* Material leherkorrak

* Obra txikiko atondu gabeko amianto-hondakinak

* Hondakin biosanitarioak

* Enpresen ekoizte prozesuaren ondorioz sortzen diren hondakinak

* Hondakin erradioaktiboak

* Hondakin arriskutsuak gaizki dauden ontzietan

* Bereizi gabeko hondakinak edo ezezagunak

* Garbigune mugikorrean jasotzean, pertsonentzat, ingurmenarentzat edo herri- ondasunentzat arriskutsuak izan daitezkeen hondakinak edo zerbitzu honen erakundeari arazo larriak eragiten dizkiotenak.

 

ZER EGITEN DA HONDAKINEKIN?

Garbigunera doan guztia erabilgarria da. Berriro erabili, birziklatu edo balioztatzen da. Horrela, gaur egun hondakindegietara botatzen den hainbat zabor kentzen dugu, lehengaiak aprobetxatzen dira eta energia aurrezten da.

 

 Protocolo de actuación

 Anexo - Protocolo de actuación

 

Garbigune mugikorra

Garbigune Mugikorra etxeetan eta denda eta enpresa txikietan sortzen diren hondakin bereziak biltzeko zerbitzua da. Hondakin hauen ezaugarriak direla eta, ezin dira bota hiri-hondakinak jasotzeko ohizko edukiontzietan.

Zerbitzu honek zenbait edukiontzirekin bi kamioi ditu eta herrigune guztietan (guztira 342 herri) ematen da, Gasteizko udalerrian eta dagoeneko garbigunea duten herrietan izan ezik. Garbigune dutenak hauek dira: Amurrio, Laudio, Agurain, Alegria-Dulantzi, Langraiz Oka eta Oion. 

 

 Nork erabil dezake?

- Etxebizitzak

- Denda eta zerbitzu txikiak

- Ostalaritza

- Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiak

- Enpresa txikiak. Hauek, beren ekoizte prozesuaren ondorioz sortzen EZ diren hondakinak bakarrik utz ditzakete; izan ere, prozesu horren ondoriozkoak baimendutako kudeatzaileen bitartez kudeatu behar dituzte, ingurumen arloko araudia betez. Adib.: Autoen tailer batek bonbillak utzi ahal izango ditu; pneumatikoak, ordea, ez. Era berean, elektrikari batek pneumatikoak utz ditzake baina bonbillak, aldiz, ez.

 

Noiz erabili?

Puntu Berde Mugikorraren iristea gutxienez 7 egun lehenago iragartzen da herriko kaleetan informazio-kartelak jartzen. Kartel hauetan irsiteko eguna eta ordua jartzen da, horrela, interesatuek nahiko astia dute beren hondakinak biltzeko.

 

Zerbitzua asteazkenetik igandera bitartean (biak barne) ematen da, hainbat herritan izaten da egunero.

Kamioia izaten da herriaren erdialdean, iragarki kartelaren ondoan, erabiltzaileek puntura eramaten dituzten hondakinak jasotzeko, informazio liburuxkak banatzeko, zalantzak argitzeko eta abarretarako.

 

Biltzen diren HONDAKINAK

• Tamaina ertain/txikiko hondakin berrerabilgarriak; beraz, BIGARREN BIZITZA proiektuan erabil ditzakete.

• Aerosolak produktuarekin

• Sukaldeko eta motor olioa

* Bateriak (nikel-kadmio, berun, litio ioi…)

• Bideo zintak, kaseteak, CDak eta DVDak

• Bonbillak eta fluoreszenteak

* Tonerrak eta hondakin informatikoak

• Aerosol ontziak hutsik

* Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen ontziak

* Etxeko hondakin arriskutsuen ontziak (garbiketa-produktuak...)

• Jostailuak

• Pneumatikoak  (1,20m baino gutxiagoko diametroa)

* Tamaina txikiko metal eta zurezko tresnak

• Botoi-pilak, pila alkalinoak, eta grafito-pilak tamaina desberdinetakoak

* Pinturak, bernizak eta disolbatzaileak (halogenatuak eta ez halogenatuak)

* Iraungita dauden landare-osasunarentzako produktuak

• Erradiografiak

• Hondakin elektriko eta elektronikoak (etxetresna elektriko txikiak)

• Hondakin informatikoak (ordenagailuak, teklatuak,...)

* Etxeko hondakin arriskutsuak (garbiketa-produktuak...)

• Arropak, oinetakoak, oihalak…

 

Onartzen den kantitate maximoa jakiteko Garbigune Mugikorrean hondakinen sarrerako protokoloa dokumentua kontsulta ezazu behera kargatzeko eremuan.

Beste motatako hondakina alde batera utzi behar izanez gero, edo kantitatearen muga gaindituz gero, eskaera berezi bat aurkeztu behar da. Kargatzeko eremua kontsultatu.

 

Biltzen EZ diren HONDAKINAK

• Aurreko zerrendan ez dauden hondakinak

• Enpresen ekoizte prozesuaren ondorioz sortzen diren hondakinak

* Hondakin erradioaktiboak

• Hondakin biosanitarioak

• Animalia hilak

* Hondakin arriskutsuak gaizki dauden ontzietan

• Hondakin leherkorrak

* Bereizi gabeko hondakinak edo ezezagunak

* Garbigune mugikorrean jasotzean, pertsonentzat,ingurmenarentzat edo herri- ondasunentzat arriskutsuak izan daitezkeen hondakinak edo zerbitzu honen erakundeari arazo larriak eragiten dizkiotenak.

Cantidades recogidas

HONDAKINA / RESIDUIO
2010
2011
2012
2013
2014
kilogramoak
kilogramoak
kilogramoak
kilogramoak
kilogramoak
 

Zaborra / Basura

2.418.057 2.415.851 2.317.786 2.335.498 2.436.333
 

Papera eta kartoia / Papel y cartón

443.133 401.631 412.151 359.235 323.928
 

Biera / Vidrio

297.485 275.398 258.240 282.550 296.700
 

Ontziak / Envases

177.922 188.268 191.031 207.583 207.351
 

Tamaina handiko hondakinak / Voluminosos

367.780 312.918 295.685 253.185 280.560
 

Hondakin arriskutsuak / Residuos peligrosos

25.344 26.925 33.995 18.282 39.983
 

Ehuna / Textil

15.097 21.100 19.971 17.661 17.548
Landare-oiloa / Aceite vegetal 2.930 2.940 2.570 2.020 4.589
Pneumatikoak / Neumáticos 10.540 6.622 6.050 3.060 4.430
GUZTIRA / TOTAL
3.758.288 3.651.653 3.537.479 3.479.074 3.611.422

 

 
2010
2011
2012
2013
2014
ISURKETA / VERTIDO
64,3%
66,2%
65,5%
67,13%
BIRZIKLAPENA / RECICLAJE
35,7%
33,8%
34,6%
32,87%%

 

 
2010
2011
2012
2013
2014
Kg residuos / habitante / día
1,02
0,998
0,958
0,940
0,963