Amurrioko udalaren bitartekaritza zerbitzua

Amurrioko Udalaren bitartekaritza zerbitzuak herritarrekin egiten du lan zuzen-zuzenean, Amurrio Udalerriko auzokideen artean sor daitezkeen desadostasunak konpontzeko elkarrizketa kultura bultzatuta. Helburu garrantzitsuenetako bat gatazkak epai bideetara iritsi aurrez akordio bat erdiestea da. Ohiko gatazkak ondokoak izaten dira: auzokideen arteko konponezinak, familia artekoak, animaliekin lotura dituztenak, usainak, eskoletan ematen diren berdinen arteko gatazkak…

Zerbitzua DOAKOA da eta Amurrioko kultura etxean eskaintzen da, lehenengo solairuko bulegoan.

Astelehen eta asteazkenetan egoten da irekita bulegoa, goizeko 10:00etatik 18:00ak arte.

Aldez aurretiko hitzordua eskatu behar da, hurrengo telefonora deituta: 654 176 548 (Aitziber)